Udako Ikastaroak :: Hezkuntza
2022an Udako Euskal Unibertsitateak Udako Ikastaroen 50. edizioa antolatuko ditu. Gure historian beste mugarri bat da eta, beraz, arrazoi ezin hobea UEUn denok egiten dugun lana ospatzeko, goraipatzeko eta zabaltzeko. Urte oso bat dugu aurretik UEU den egitasmo kolektibo hau ilusioz ospatzeko, bere etorkizunaz hausnartzeko eta konplizitateak ehuntzeko. Gure ibilbideaz oso harro gaude, baina ez gara konformatzen: ametsak gauzatzen jarraituko dugu, #ElkarEkin.
Liburuak, aldizkariak, Buruxkak, hitzaldiak, ikastaroak, Otarrea, topaketa, jardunaldiak, Larraona, Ikergazte, txiotesia, Inguma, Artizarra, Unibertsitatea.net... UEUren historian zehar uzta ikaragarria erein eta jaso dugu, frogatuta ezagumendua euskaraz sortu daitekela, eta aitormena eginda euskal komunitate zientifiko-teknikoari. Gizarte moduan krisi ekonomikoak, desindustrializazioa, pandemiak, mota askotako gorabeherak,... denetarik bizi izan dugu 50 urte hauetan eta UEUk tinko jarraitzen du. Gure komunitatearekin egindakoa ospatzea eta hori posible egin dutenei eskertzea behar-beharrezkoa dugu. Baina ereiten jarraituko dugu ere, uzta ikaragarri hori handitzen jarraitzeko, UEUk berezkoak dituen ezaugarriekin: euskalduna, herritarra, kalitatezkoa eta gertukoa.
Baina UEU ez litzateke ezer izango bere bazkiderik gabe. 1400 lagun Euskal Unibertsitatea den Itaka horretara heltzeko lanean, pentsatzen, eragiten eta amesten. Ospakizun hau ez litzateke osoa izango beraiek gabe eta, horregatik, UEUren enbaxadorik onenak beraiek baitira.
Iruditegi koloretsu bat, UEU barnetik ezagutzeko umorezko bideoa, webgune eraberritua, Baionan hasiera izango duten Udako Ikastaro bereziak, ekitaldiak lurralde guztietan, gogoeta plaza ezberdinak eta ekitaldi nagusia Bilboko Kafe Antzokian Irailaren 21ean. Horiek dira aurreratu ditzakegun ospakizunak.
Aukera guztien aurka, batzuetan baldintza oso zailetan, 50 urte hauetan egin duguna ikaragarria izan da. Egunerokotasunaren zurrunbilotik aldentzea eta gure buruak omentzea, aitortzea eta hurrengo 50 urteetan izan nahi duguna eta egin nahi duguna amestea merezi dugu: #ospatUEU, #aitortUEU, #amestUEU #praktikatUEU
Ekitaldi honetan UEUren, eta Euskal Unibertsitatearen, egoera aztertu nahi dugu, iragana gogoratuz baina etorkizunari begira. Era berean hasierako bultzatzaileak eta eragileak omenduko ditugu.
Laguntzailea:
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-10:15 |
Partaideei harrera |
|
10:15-10:30 |
Hasiera eta ongi etorria.
|
|
10:30-11:00 |
Hitzaldia: Katedralaren eraikuntza.
|
|
11:00-11:15 |
50 urte UEUgintzan. |
|
11:15-12:15 |
Solasaldia: UEU etorkizunera begira.
Bideratzailea: Idoia Torregarai Martija, Kazetaria. UEUko komunikazio-arduraduna. UEUkidea. |
|
12:15-12:30 |
Amaierako hitzak.
|
|
12:30-14:30 |
Mokadutxoa. |
Ekitaldian parte hartzeko AURREZ IZENA EMAN behar da.