Udako Ikastaroak :: Artea

Arte laborategia: deskubritu/esperimentatu zure adierazpen plastikoa.

  • Hasiera-data: 2010(e)ko uztailaren 20a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko uztailaren 22a
  • Tokia: Iruñea - Hizkuntza Eskola Ofiziala
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueu-irunea-3/
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-13:00 eta 15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 24.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 11a

Gizarteak ez du, oro har, artea ulertzen. Artea arrotza da gehiengoarentzat; gure heziketak ez du mundu plastikoa gehiegi lantzen, edo gutxienez, bigarren mailako jardun bat da matematikarekin alderatuta. Beharbada gai subjektiboegi edo emozionaletara gerturatzen delako. Horrela, adituentzako esparrura bideratzen da artea, edo artea “edozeinek” egiterik badela baieztatzen da, ezjakintasunaren isla izaki. Munduaren eta artearen artean dagoen muga hori puskatzeko gerturapen txiki bat da proposatzen dugun arte-laborategia.

Irakasleak

  • Izaskun Alvarez Gainza

    Arte Ederretan lizentziaduna eta barne-diseinatzailea.

  • Ula Iruretagoiena Busturia

    Arkitektoa eta EHUko irakaslea.

Helburuak

  • Arteari buruzko ikuspegi zabala eskaintzea.
  • Artearen gaineko irizpide propioa eraikitzea.
  • Norberaren adierazpen plastikoa bilatzea

Edukiak

  • Historian zehar eta gaur egun arte, arteak izan dituen ikuspegi aniztunak eta horien emaitzak azalduko dira, ibilbide azkar bat eginez (testuinguru historiko-kulturalaren eta artearen arteko harremana ulertzeko helburuaz).
  • Ikasleek artearen aurrean kritika-espiritua izatea bultzatu nahi da, artearenganako begirada zabaltzeko helburuaz.
  • Ariketen bidez, berriz, ikaslea baliabide plastikoetan aritzea nahi dugu alde batetik, eta bestetik, arte-lan baterako lan-prozesuaren gerturatze-saiakerak egin.
  • Artea bi multzo nagusietan landuko da: materialtasun zuzen bati lotua (irudikapen grafiko-bolumetrikoa), eta bestetik, ideologikora lotua (pentsamenduaren nagusitasuna).
  • Ez da marrazte-teknika trebezia landuko, baizik eta teknikak eskain dezakeen adierazpen-iturria. Ez da emaitza polit bat helburua.

Metodologia

Egunero saio teoriko bat, lan-eremuaren testuingurua zehazteko (3/4 h gehienez jota) eta gainontzekoan ariketen bidez azaldutakoa frogatzeko aukera luzatuko da. Ariketa batzuk zehatzak izango dira, arte-teknika desberdinak esperimentatzeko, eta beste ariketa batzuk, ideia-mailakoak eta kontzeptualagoak.

Nori zuzendua

Arte-zaletuei edo artearen munduan interesa duen edozeini zuzendua. Ez dago artean jakituna eta trebatua izan beharrik tailerra egiteko.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

Etiketak

artea, artearen historia, espresioa, adierazpen plasikoa, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.