Udako Ikastaroak :: Sexologia

Emakumeen erotika tailerra.

  • Hasiera-data: 2010(e)ko uztailaren 20a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko uztailaren 22a
  • Tokia: Iruñea - Hizkuntza Eskola Ofiziala
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueu-irunea-3/
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 11a

Historikoki sexuen arteko erlazioak bizitzako eremuen banaketa ezberdinekin antolatu egin dira. Gizonak mundu publikoan agindu du eta emakumeak pribatuan. Hala ere, pribatuaren eremu batean, intimitatearenean, emakumeak murrizketak jasan ditu, modu zoriontsu batean bizitzeko zailtasunak sortuz.

Tailerrak emakume bakoitzaren identitatea modu positibo batean garatzea laguntzen du, gure gorputzarekin dugun harremana aztertzea bezala baita gure desioen jabe egitea ere.

Horretarako Sexuen Teoria irizpide izango dugu eta Emetasuna balio bezala ulertuta gure jarrerak eta bizipenak landuko ditugu.

Irakaslea

Helburuak

Helburu orokorra:

  • Intimitatearen eremua lantzea, hala nola gorputza, erotika eta amatoria, emakume bakoitzaren ahalduntze-prozesua laguntzeko.

Helburu zehatzak:

  1. Emakumeak bere gorputzarekin identifikazio positiboa erraztea, harekiko dituen sentimenduak aztertuz, hauen jatorrera bezala.
  2. Emakumeen desiratzeko moduan eragina duten aurreiritziak aztertzea eta berezko desioen bidea bilatzea erraztu baita emakumeen rola amatorian desmitifikatu, nagusi den eredu maskulinoa zalantzan jarriz eta aldizkako ereduak bilatzeko gakoak emanez.
  3. Bakoitzaren berezitasunak bilatzea eta identitate bakarren sortzaile bezala baloratzea.

Edukiak

  • Giza Izate Sexuala: sexualitatearen kontzeptua.
  • Sexualitatearekiko ditugun jarrerak.
  • Sexuazio-prozesua: nola sortzen garen emakume edo gizon.
  • Emetasun- eta gizontasun-eredu berriak.
  • Desioak, fantasiak eta maitatzeko moduak eta adierazpenak.
  • Gorputzaren lanketa.

Metodologia

Erabiliko dugun laneko metodologia praktikoa izango da, dinamiken bitartez eduki teorikoak landuz, hala nola jarrerak, bizipenak eta hauetatik sortuko diren hausnarketak.

Nori zuzendua

Haien bizitza erotikoa hobetu nahi duten emakumeei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

Etiketak

erotika, emakumeak, sexualitatea, sexologia, udako ikastaroak, giza izate sexuala

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.