Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Informatika

Testu analisirako PERL erremintak (tailerra).

  • Hasiera-data: 2010(e)ko uztailaren 19a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko uztailaren 20a
  • Tokia: Iruñea - Hizkuntza Eskola Ofiziala
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueu-irunea-3/
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 15a

Perl programazio-lengoaia aproposa dugu testuak lantzeko. UEUn liburu bat eta blog bat atera dugu hori lantzeko. Liburuan eta blogean, bietan, hainbat ariketa interesgarri eskaintzen dira. Bi eguneko ikastaro honetan informatikan oso sartuta ez dagoenari lagundu nahi diogu ariketa horiek martxan jartzen bere ordenagailu eramangarrian. Parte-hartzaileen interesaren arabera ariketa berriak proposatu edo daudenak moldatuko ditugu.

Irakasleak

  • Koldo Gojenola Galletebeitia

    Informatikaria, EHUko irakaslea eta euskararen ikerketan dabilen IXA taldeko kidea.

  • Kepa Sarasola Gabiola

    Informatikan doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta euskararen ikerketan dabilen IXA taldeko kidea. UEUko kidea. UEUko Zuzendaria.

Helburuak

Perl programazio-lengoaiako ariketak egitea, eduki eta aplikazioak euskarara eta euskal kulturara egokituz.

Adibide gisa, ariketa hauek bildu ditugu:

  • Bilaketak egin Interneten. Adibidez, zein dira gaurko Berriaren edizio digitalean gehien aipatu diren 3 izen bereziak?
  • Testu bateko 10 hitz erabilienak aurkitu.
  • Bi testu konparatu, hitz eta esaldi komunak bistaratuz. Ea testu bat bestearen kopia ote den aztertzeko balio dezake.
  • Hitz-bukaera eman eta testu batean bukaera horretarako errimak aurkitu.

Edukiak

  1. Zer da programazioa? Oinarrizko kontzeptuak: Aldagaiak, kontrol-egiturak eta azpiprogramak.
  2. Testuak prozesatzeko programak: hitzen kontaketa, bilaketa eta ordezkapenak.
  3. Adibide aurreratuak. Bilaketak Interneten, testuak konparatu,errimak aurkitu...

Metodologia

Ikastaro honen helburua ikaslea bere programak egin eta exekutatzeko gai izatea da. Beraz, ikuspuntu oso praktikoa izango du. Irakasleak oinarrizko edukiak azalduko ditu, eta ondoren ikaslearen parte-hartze aktiboa eskatuko da, problemen azalpena egin ondoren, ikasleek haien soluzioan lan egin dezaten, beste ikasleen edo irakaslearen laguntzarekin.

Horretarako komenigarria izango da ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarria izatea, horrela eskolan eta eskolatik kanpo lan egiteko aukera izan dezan. Edozein kasutan, hori posible ez balitz, ikastaroan informatika-gela erabiliko da, eta bertako ordenagailuekin lan egin ahal izango da.

Nori zuzendua

Ikastaro honek ez du programazioari buruzko aurre-ezagutzarik eskatzen; aitzitik, hutsetik abiatuko gara Perl lengoaiaren ikasketan. Bi aurrebaldintza baino ez ditugu jarriko: bata testu digitalak aztertu eta manipulatzeko interesa izatea, eta bestea, berriz, konputagailu bat eskura izatea berarekin lan egin ahal izateko. Ez duzu besterik behar.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Informazio gehiago:

Liburua: TAPE Testu-analisirako PERL erremintak

Aitzol Astigarraga Pagoaga, Koldo Gojenola Galletebeitia, Kepa Sarasola Gabiola, Aitor Soroa Etxabe. ISBN: 978-84-8438-233-1. UEU 2009.

Blog: Testuak lantzen

Ariketak UEUko Otarrean: Tape testuak lantzeko perl erremintak

Etiketak

testu analisia, perl, tape, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.