Udako Ikastaroak :: Pedagogia

Yoga-teknikak ikasle eta irakasleentzat.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 18.20 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko ekainaren 27a

Gaur egun irakaslea izatea ez da lan erraza. Ikasgai eta saioen prestaketa, azterketak prestatu eta zuzentzea, bilerak, ebaluazioak, gurasoekin elkarrizketak eta abar egiteaz gain, ikasleen kontzentrazio eza, dispertsioa, motibazio falta, emozio alteratuak, jarrera desegokiak eta abarrekin topo egiten dute. Horrek guztiak irakasleen osasunean eragiten du, estresaren ondorioz sistema immunologikoa makaldu eta gaitz fisiko eta psikologikoak sortzeko arrisku handia dagoelako.

Yogako teknikek eragin horiek arindu eta aurreikusteaz gain, ikasleekin erabiltzeko oso baliagarriak dira, beraien kontzentrazioa handitu, lasaitasuna ezarri, adimenaren gaitasunak bizkortu, eskolako jarrerak hobetu, eta ikasteko eta ulertzeko duten aldez aurreko jarrera hobetzen baita

Yogako teknikak orain dela milaka urte belaunaldiz belaunaldi praktikatu dira, norberaren oreka eta osasun fisiko eta psiko-emozionala hobetuz.

Irakaslea

  • Marina Pintos Martikorena

    Pianoan lizentziatua, Piano Interpretazioan Masterra Arizonako Unibertsitatean. Yogako irakasle formakuntza, piano, musika eta yogako irakaslea.

Helburuak

  • Asana edo jarrera fisikoen bitartez gure gorputza sentitzen, lasaitzen, indartzen, energia harmonikoki mugitzen eta adimena lasaitzen eta kontzentratzen ikastea.
  • Arnasketak nerbio-sisteman eta emozioetan daukan eragin zuzenaz jardutea eta teknika hauek behar diren momentuetan ikastea.
  • Bisualizazioen bitartez norberaren eta ikasleen ikasteko gaitasunak handitzen ikastea.
  • Erlaxazio sakonaren bitartez, fisiko eta psikologikoki lasaitzen eta eraberritzen ikastea.

Edukiak

  • Estresaren eragina osasunean.
  • Osasuna indartzeko 5 puntuak.
  • Gorputza: energia-sistema.
  • Asana edo jarrera fisikoak eta beraien onurak.
  • Arnasketa-prozesua. Haren eragina emozioetan. Arnasketa motak.
  • Kontzentrazio-ariketak.
  • Bisualizazioa. Azalpena eta teknikak.
  • Erlaxazio sakona.

Metodologia

Gai bakoitzaren azalpen teorikoa egin ondoren, tekniken praktikari ekingo diogu. Yogak izaera esperimentala dauka, beraz, saioak tekniken esperientzian oinarrituta egongo dira. Esterila, manta bat, arropa eroso eta galtzerdiekin etortzea gomendatzen da.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Ikasleak esterilla edo manta bat eta arropa erosoa ekarri behar du.

Etiketak

yoga, ikasle, irakasle, udako ikastaroak, irakaskuntza, estresa, asana, arnasketa, bisualizazioa, erlaxazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.