Udako Ikastaroak :: Pedagogia, Sexologia

Sexu-hezkuntza ikastaroa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 18.20 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko ekainaren 27a

Sexualitatea —gozamen, komunikazio eta ugalketarako iturri bezala ulertuta— gizaki guztien alderdi eta ezaugarria da, emakume eta gizonenak, neska eta mutilenak; jaiotzen garenetik eta gure bizitza osoan zehar. Izate hau, bizitzako aro ezberdinetan, era anitzetan gertatzen da, prozesu mugikor eta gizabanakoa delako. Horregatik, bakoitzaren garapenean eragina dauka, baita gure ingurukoekin ditugun harremanetan ere, hau da, garrantzitsua da gizartean.

Pertsona guztiak sexu-hezkuntza egiten dugu (balio batzuk igorriz, jarrerekin…) eta askotan ez gara konturatzen egiten ari garenik. Horregatik da hain garrantzitsua neska eta mutilen hezkuntzan ari garenok bidaltzen ditugun balio eta jarrerak esplizitu egitea.

Hezkuntza pertsona arduradunak prestatzea dela uste dugu, berdintasun-jarrerak onartzeko prest, baita errespetu eta harremanetan arduradunak izatea ere.

Irakasleak

Helburuak

Hezitzaileek sexu-heziketa ona egiteko gako batzuk izatera laguntzea: ezberdintasunarekiko errespetuan eta norberaren zainketan oinarrituta.

Hezitzaileekin sexuen inguruko gaiak lantzea, haien sexualitatea “eraikitzea” suposatzen duenari lagunduz, eta ezagutza eta pentsamendu kritiko eta sortzailea sustatzea.

Edukiak

  • Giza Izate Sexuala: Sexualitatea kontzeptua.
  • Sexualitatearekiko ditugun jarrerak.
  • Sexualitate Ebolutiboa.
  • Emakume eta gizon izatearen eredu ezberdin eta berriak.
  • Erotismoaren eredu berriak.
  • Betiko amodiozko historiak aztertu eta berriak sortu.
  • Emozio eta sentimenduen adierazpenak.
  • Sexu-hezkuntza ona egiteko gakoak.

Metodologia

Gure lan egiteko era teoriko praktikoa da, hau da, alde batetik teoriak lantzeko tarteak izaten dira, eta bestetik, eztabaidarako eta zenbait material aztertzeko ere bai, esperientzien trukea oso hezigarria iruditzen baitzaigu. Hausnarketarako eta lan pertsonala egiteko ere lekua eskaintzen dugu. Parte-hartzaileen beharrak hartuko dira kontuan, izan ditzaketen zalantzak ebazteko.

Nori zuzendua

Ume edota gazteekin lan egiten dutenei eta ikasketa konkretu batzuk ikasten ari direnei: irakasle-ikasketak, pedagogia, gizarte-hezkuntza, gizarte-lana, erizaintza, medikuntza, psikologia…

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

sexu hezkuntza, sexologia, giza izate sexuala, erotismoa, heziketa, sexualitatea, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.