Udako Ikastaroak :: Arkitektura

''aterbean haize otzik?'' etxeaz hausnarrean.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko uztailaren 5a

Etxeak jenderik gabe; jendea etxerik gabe.

Jatorri askotarikoak dira Etxea gaiaren inguruko begiradak. Gehiengoarentzat oinarrizko behar, gutxi batzuentzat pribilegioei eusten jarraitzeko bide. Urteak aurrera doaz, eta, ezin esan, egoerak hobera egin duenik; are gehiago Etxe duinak eskuratzeko aukerak murriztuz doaz.

Desokupako ultraesuindarrak Abadiñon, AZET Bilbon, Lehertu Gasteiz, manifestazioa maiatzaren 22an Donostian, Aroztak Baztanen, Maddalen Arzallus kantuan…

Pako Aristik, duela urte batzuk, zorrotz bota zuen: “Etxebizitza eskubidearena ikusi dudan aldarrikapen burgesena da”

Gaiari lotutako askotariko begiradak elkartu eta komunitatetik tresnak josten saiatuko gara.

.

Ikastaroa Aiaraldea Ekintzen Faktorian emango da.

Helburuak

  • Etxearen egoera Euskal Herria askotariko analisi komuna egitea
  • Kolektibotik Etxearen eraldaketarako aukerak Euskal Herrian ezagutzea
  • Saretzeko topagunea sortzea

Edukiak

9:00-9:15 - Sarrera

9:15-11:15 - Etxearen egoera Euskal Herrian.

3 hitzaldi labur + mahai ingurua

11:15-11:45 - Atsedena

11:45-13:45 - Etxearen eraldaketarako aukerak Euskal Herrian.

3 hitzaldi labur + mahai ingurua

13:45-14:00 - Itxiera

Metodologia

Bi mahai inguru ezberdin burutuko dira; lehenengoan analisia, bigarrenean proposamenak. Mahai bakoitzaren inguruan hiruna hizlari eta moderatzailea. Hizlari bakoitzak 20 minutu inguruko hitzaldia emango du eta, ondoren, ordu bete inguruan eztabaida irekia emango da pare hartzaileen artean.

Nori zuzendua

Arkitektoei, udal teknikariei, kolektibotako kideei, eraldaketarako bidean kokatutako norbanakoei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.