Udako Ikastaroak :: Informatika
Jardunaldi honetan, txatbot teknologia izango dugu aztergai. Mundu-mailako zein bertako ikerketa-lan eta produktu ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu eta, tailer praktikoan, oinarrizko botak programatzen ikasiko dugu.
9:00-10:00 Zer dira txatbotak? Testu-bidezko elkarrekintzatik txatbot kognitiboetara.
Txatbotak erabiltzaileekin testu edo ahots bidez elkarrizketak izateko diseinatutako software-programak dira eta, gaur egun, ohikoak dira hainbat eremutan: jatetxe batean erreserbak egiteko, etxetresna elektrikoak kudeatzeko edo bankuko eragiketak egiteko besteak beste. Ezagunak dira mezularitza aplikazioetan, hala nola Facebook Messenger, Twitter eta Telegramen.
Irakasleak:
10:00-11:00 Aplikazioak eta demoak: kaixo txatbot, hitz egin nahi?
Euskaraz ari diren txatboten aukezpenak eta demoak
11:00-14:00 Tailer praktikoak
Txatbotak programatzeko bi tailer praktiko antolatu ditugu. Bertan, bot-a diseinatu, eraiki eta Adimen Artifialeko edo Hikuntzen Prozesamenduko tresna aurretuak nola erantsi ikasiko dugu.
1. tailerra: txatbot bat programatu nahi?
Telegram plataformarako bot sinple bat programatuko dugu tailer honetan. Zehazki, etxean presio arteriala hartzen eta egunero horren jarraipena egiten laguntzeko ekarrizketa-laguntzaile automatiko bat landuko dugu adibe gisa. Txatbota programatzeko NodeJS erabiliko dugu eta hutsetik hasiko gara. Tailerra bukatu ondoren ikasle bakoitzak bere txatbota prest izango du mugikorretik erabiltzeko prest.
2. tailerra: neologismoak detektatzeko BOTa (python bidez programatzeko)
Twitterreko @NYT_first_said (https://twitter.com/NYT_) kontuan inspiratuta, aldizkari edo egunkari batean agertzen diren neologismoak (hitz berriak) detektatu eta txiokatzea izango da programatuko den bot-aren helburua. Hiru osagai izango ditu: 1) hiztegiaren kontsulta eta eguneratzea, 2) momentuko aldizkaria eskuratzea eta hitz-zerrenda lortzea eta 3) txiokatzea. Programa nagusiaren eta moduluen egitura emango da python-ez programatuta.
Irakasleak:
Tailerraren lehenbiziko zatia hitzaldi laburrek hartuko dute. Bertan, txatbot teknologia zer den eta zertarako erabili daitekeen aztertuko da, euskarazko demo batzuk probatzearekin batera. Bigarren zatia praktikoa izango da eta gidatutako tailer bidez, gure txatbot proiektua aukeratu garatuko dugu.
Txatbot edo elkarrizketa-agenteetan interesa daukanarentzat: programatzaileak, interfaze diseinatzaileak, aplikazio-garatzaileak...
Ez da ezinbestekoa informatikaria izatea baina tailer praktikorako programazioko oinarrizko ezagutzak behar dira.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.