Udako Ikastaroak :: Albaitaritza, Biologia eta Natur Zientziak, Ekologia

Osasun Bakarra. Animalien, gizakien eta ingurunearen osasunaren arteko lotura.

  • Data: 2021(e)ko uztailaren 13a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Asteartea. 9:30-17:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko uztailaren 6a

Osasun Bakarra, ingelesez One Health, kontzeptua 2000. urteko hamarkadaren hasieran erabiltzen hasi zen, eta, hitz gutxitan, ezaguna zen nozio bat laburbildu zuen: gizakien eta animalien osasuna elkarren menpekoak dira, eta bat egiten duten ekosistemekin lotuta daude. Zoonosiak, era naturalean animalietatik gizakietara zein alderantziz transmititzen diren gaixotasunak dira eta hauetako batzuk artropodo bektore bidez kutsatzen dira edo animali basatiak dituzte gordailu. Beste aldetik, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen presentzia areagotzen ari da munduko leku guztietan, gaixotasun infekzioso arruntak tratatzeko dugun antibiotikoen gaitasuna mehatxatuz. Arazo multifaktorial hauen konplexutasunari aurre egiteko Osasun Bakarraren ikuspuntutik egin behar da lan. Ikastaro honetan, ikuspegi zabal batetik Osasun Bakarraren arlo desberdinak landuko dira, Euskal Herriko adibideak erabiliz.

.

Ikastaro hau NEIKERrekin elkarlanean antolatu da.

Helburuak

  • Osasun Bakarrarekin erlazionatutako oinarrizko gaiak modu orokor batean ikastea.
  • Osasun arazoak modu integralean ulertzea eta Osasun Bakarraren ikuspegia beharrezkoa dela barneratzea.
  • Osasun Bakarrarekin erlazionatutako arazo, soluzio eta ikerketak Euskal Herriko adibideekin ulertzea.

Metodologia

Hainbat irakasleren hitzaldi eta aurkezpenak.

Nori zuzendua

Osasun Bakarraren ikuspuntuarekiko interesa daukan herritar guztioi zuzendua dago.

Egitaraua

2021-07-13
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-10:00

Zer da Osasun Bakarra?

  • Aitor Cevidanes. NEIKER-eko Animalien Osasun saileko ikerlaria. Albaitaritzan lizentziatua (U. de Zaragoza), “Lurreko Ekologia eta Biodibertsitatearen Kudeaketa” -n masterduna (UAB) eta “Kontserbazioaren Medikuntza” -n doktore (U. Andrés Bello, Txile). Animali basatien bizkarroi eta gaixotasunak izan ditu ikerketa ardatz. NEIKERen sartu ondoren, bektoreak, bektoreek transmititutako gaixotasunak eta aldaketa globalarekin lotutako gaiak ikertzen dihardu. UEUko kidea. @AitorCM
10:00-10:30

Fauna basatia eta osasun publikoa.

  • Xeider Gerrikagoitia. NEIKER-eko Animalien Osasun saileko ikerlaria. Albaitaritzan lizentziatua (Zaragoza-ko Unibertsitatea), “Ehiza-baliabideen Biologia eta Teknologia” -n masterduna (Gaztela-Mantxa-ko Unibertsitatea) eta Albaitaritza -n doktore (Gaztela-Mantxa-ko Unibertsitatea). Inguruneko Biosegurtasun arloan, fauna basatiari eragiten dioten gaixotasunak ikertzen dihardu.
10:30-11:00

Eta zomorro hauek? Osasunean garrantzia duten artropodoak.

  • Aitor Cevidanes. NEIKER-eko Animalien Osasun saileko ikerlaria. Albaitaritzan lizentziatua (U. de Zaragoza), “Lurreko Ekologia eta Biodibertsitatearen Kudeaketa” -n masterduna (UAB) eta “Kontserbazioaren Medikuntza” -n doktore (U. Andrés Bello, Txile). Animali basatien bizkarroi eta gaixotasunak izan ditu ikerketa ardatz. NEIKERen sartu ondoren, bektoreak, bektoreek transmititutako gaixotasunak eta aldaketa globalarekin lotutako gaiak ikertzen dihardu. UEUko kidea. @AitorCM
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:30

Euskal Herriko kaparrak eta gure osasunerako arriskua.

  • Jesse Barandika. NEIKER-eko Animalien Osasun Saileko ikerlaria. Lanbide jarduera Gaztela eta Leongo hausnarkari txikien sektoreko albaitari kliniko gisa hasi zen. NEIKERen sartu ondoren, animalien osasunaren arloan dihardu, batez ere ardi-aziendaren gaixotasunetan eta Euskal Herriko landarediaren akainen azterketan. Ondoren, beste gaixotasun zoonotiko batzuetara zabaldu du bere jarduera, batez ere Q sukarra, eta beste bektore artropodo batzuetara, tigre-eltxora (Aedes albopictus), esaterako.
12:30-13:00

Q sukarra: ingurumena, animaliak eta gizakiak kutsatzen dituen gaixotasuna.

  • Ion Iñaki Zendoia. Albaitaritzan graduatua (U. de Zaragoza) eta 2019. urtetik NEIKER-eko Animalien Osasun saileko doktoregaia. Bertan Q sukarraren alor batzuk ikertzen ari da, nabarmentzekoa Coxiella burnetiiren gizakien agerraldietan ausnarkari txikiek eta basa animaliek duten papera, hauen arteko genotipo partekatuak eta baita kontrol neurriek duten eraginkortasuna
13:00-14:30

Bazkaltzeko tartea.

14:30-15:00

Elikagaiek transmititutako gaixotasunak: Campylobacter eta Salmonella.

  • Miriam Alkorta. Farmazian lizentziatua (Madrilgo Complutense Unibertsitatean). Mikrobiologia eta Parasitologiako espezialista (Donostiako Unibertsitate Ospitalean). Farmazian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrobiologia eta Immunologia departamentuan). Gaur egun gaixotasun gastrointestinalak eta elikagaiek transmititutako gaixotasunen ataleko arduraduna, Donostiako Unibertsitate Ospitalean.
15:00-15:30

Antimikrobianoen aurkako errestitentziak abereetan.

  • Maitane Tello. Biologian graduatua (EHU), “Mikrobiologia eta Osasuna”-n masterduna (EHU) eta NEIKER-eko Animalien Osasun saileko doktoregaia 2018. urtetik. Bere tesiaren bidez, EAEko behi eta ardi-aziendetan, antibiotikoekiko erresisteak diren bakterioen prebalentzia, monitorizazioa eta karakterizazio molekularra aztertu nahi da.
15:30-16:00

Animalien immunitatea lehen uneetan.

  • Maddi Oyanguren. Albaitaritzan graduatua (UCH-CEU) eta NEIKER-eko Animalien Osasun saileko doktoregaia. Immunomodulatzaile berrien garapena ikertzen ari da, behi-aziendari eragiten dioten bakterio-gaixotasun nagusiak kontrolatzeko.
16:00-16:30

Atsedena.

16:30-17:00

Ingurunean dago jatorria: Lurzoruko erresistomaren arriskuak ezagutu eta gutxitzeko saiakerak.

  • Lur Epelde. Biologian doktorea, NEIKER-eko Baliabide Naturalen Kontserbazioko Departamentuko ikertzailea da, eta baita Lurzoruetako Mikrobio Ekologia Taldeko partaidea ere. Lurzoruko propietate mikrobiologikoak erabiltzen ditu jatorri ezberdineko ingurune-estresen inpaktuaren monitorizaziorako (adibidez, kutsadura, nekazal praktikak edo klima aldaketa). Animali edo giza jatorriko medeapen organikoez ongarriztatutako nekazal lurzoruetan gertatzen den antibiotikoekiko erresistentziaren difusioan ere interesa du.
17:00-17:30

Bioaniztasuna eta gaixotasun infekziosoen nondik norakoak

  • Aitor Cevidanes. NEIKER-eko Animalien Osasun saileko ikerlaria. Albaitaritzan lizentziatua (U. de Zaragoza), “Lurreko Ekologia eta Biodibertsitatearen Kudeaketa” -n masterduna (UAB) eta “Kontserbazioaren Medikuntza” -n doktore (U. Andrés Bello, Txile). Animali basatien bizkarroi eta gaixotasunak izan ditu ikerketa ardatz. NEIKERen sartu ondoren, bektoreak, bektoreek transmititutako gaixotasunak eta aldaketa globalarekin lotutako gaiak ikertzen dihardu. UEUko kidea. @AitorCM

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.