Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza

Euskaraz beti eta hobeki, DUDAKEN hizkuntza tresna oinarri.

  • Data: 2021(e)ko uztailaren 8a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Osteguna. 9:00-16:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko uztailaren 1a

TALDEA BETE EGIN DA (21-07-01, 16:30). Itxaron zerrenda sortu dugu, ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.

.

Azken urteetan frantsesaren kalkoak franko emendatu dira Iparraldeko euskaldunen testu idatzietan eta ahozko mintzoan. Egoera horretaz oharturik, Ikas pedagogia zentroa “estilo liburua” baten osatzen ari da, huts errepikakorrenak agerian eman eta euskara hobetzeko tresna bat eskaintzeko asmoz.

Ikastaro honetan, delako tresna, DUDAKEN, aurkeztearekin batean, huts edo petto ohargarrienak erakutsiak izanen dira eta zuzentzeko bideak eskainiko.

Ikastaro hau UEUk eta IKAS pedagogia zentroak elkarlanean antolatu dute.

Irakaslea

  • Céline Mounole

    Baionako fakultateko Euskal Ikasketen Saileko irakaslea (UPPA) eta Iker zentroko ikertzailea.

Helburuak

  • Huts nagusiei ohartaraztea
  • Ikasen estilo liburuko fitxen probatzea (funtzionaltasuna)
  • Ariketa praktikoen bidez akatsen zuzenketaz jabetzea

Edukiak

Gramatika eta hiztegi sailetako gaiak landuko dira, besteak beste, bere/haren; edo/ala, bera/berdina, zer/zein, konparantza, mugagabearen erabilera, partitiboaren erabilera, ba- aditz aurrizkia, perpaus erlatiboak...

Metodologia

Ikastaroa ariketa praktikoetan bermatuko da, hala nola, hutsak dituzten testuak analizatuz eta zuzenduz, testuak frantsesetik euskarara itzuliz, azalpen gramatikalak ariketen bitartez landuz.

Nori zuzendua

Ikastaroa egunero euskaraz idatzi behar dutenei zuzendua zaie: itzultzaile eta zuzentzaileak, euskara teknikariak, kazetariak, irakasleak...

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA (21-07-01, 16:30). Itxaron zerrenda sortu dugu, ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.