Udako Ikastaroak :: Filosofia
Filosofiaren historian zehar emakumeen* izenak, ahotsak eta ekarpenak ikusiezin izatera kondenatuak izan dira. Injustizia hori salatzeko eta iraultzen hasteko saiakera egin nahi dugu ikastaro honetan. Emakumeen* ikusezintasuna nabarmentzea ezinbestekoa da horri konponbidea lortzeko, beraz, injustizia hori ikertzea izango da lehen pausua. Emakumeen* aldeko borrokan jardun duen feminismoaren ekarpenak hausnartzeko tarte bat izango dugu. Ondoren, filosofa ezberdinen proposamenak aurkezteko txanda izango da, antzinako eta egungo emakumeenak*. Atal praktikoan, emakumeen* izen eta proposamenak bigarren hezkuntzan nola txertatu daitezkeen ikertuko dugu, Agora Filosofia Elkartetik materialak aurkeztuz eta irakasleon saretzea bultzatuz. Solasaldi batekin emango diogu amaiera mahai-inguru bakoitzari. Hizlarien ekarpenak argitaratuko dira material erabilgarri bilakatzeko.
Ikastaro hau UEUk eta Agora Filosofia Elkarteak elkarlanean antolatu dute.
Filosofian lizentziatua. 56ko belaunaldia deitu ohi denean aditua. Bereziki Txillardegiren eta Joxe Azurmendiren pentsamendua landu du. UEUkidea.
Filosofian lizentziatua. Egun, tesi doktorala amaitzen.
Filosofian doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
Kazetaritzan lizentziatua, UPV/EHUko irakaslea.
UEUko Literatura saileko sailburua. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.
4 mahai-ingurutan banatuko da jardunaldia, hiru saio teoriko eta praktiko bat.
Mahai-inguru bakoitzaren amaieran solasaldi irekia zabalduko da.
Gaian interesa duen orori zabaluta, Filosofia irakasleei bereziki.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-11:30 |
1. Mahai-ingurua: Testuinguruaren eguneratzea.
Solasaldia. |
|
11:30-12:00 |
Atsedenaldia. |
|
12:00-13:30 |
2. Mahai-ingurua: Gakoak birplanteatzen.
Solasaldia. |
|
13:30-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:00-16:30 |
3. Mahai-ingurua: Izen propioak.
Solasaldia. |
|
16:30-17:00 |
Atsedenaldia. |
|
17:00-18:00 |
4. Mahai-ingurua: Emakume filosofoak BHko Curriculumean.
|
TALDEA BETE EGIN DA (2021-06-25, 20:00). Itxaron zerrendan ireki da, eman izena baina ez egin ordainketarik.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.