Udako Ikastaroak :: Osasuna

Kannabisa: kearen atzean ezkutatzen dena.

  • Data: 2021(e)ko uztailaren 5a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Astelehena. 9:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 28a

Kannabisa eta kannabisetik eratorritako produktuak mendeetan zehar erabili izan diren arren, bereziki modan jarri dira azken urteotan, batez ere CBD-aren (kannabidiola) erabileraren ondorioz eta Europako eta munduko hainbat naziotan martxan jarri diren programa medizinalen ondorioz. Gaiaren inguruko ezagutza falta handia da ordea.

Hori dela eta, ikastaro honetan landare hau hainbat ikuspegi ezberdinetatik aztertuko dugu:

  1. Kannabis mota ezberdinak daudela eta dituzten konposatu aktiboen arabera nola ezberdintzen diren;
  2. Konposatu hauek gure gorputzeko sistema batekin (endokannabinoide sistema) nola interakzionatzen duten eta ondorioz kannabisak zer erabilera terapeutiko izan ditzakeen,
  3. Barietate berriak sortzeko teknologia bidezko hazkuntza proiektuak;
  4. Egoera legala;
  5. Merkatuan dauden produktuen azterketa eta autokultiborako eta norbere produktuak garatzeko irizpideak
  6. Europako merkatu legaleko eta ilegaleko lore eta olio laginetan aurkitutako kutsatzaileak eta euren etiketatua;
  7. Kannabisak dituen arriskuen gutxitzea.

Irakasleak

  • Oier Aizpurua Olaizola
  • Aitor Brion Barnelo
  • Nestor Etxebarria Loizate

    Zientzia kimikoetan dokotrea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea.

  • Mara Gallastegi Bilbao
  • Igor Horrillo Furundarena
  • Jokin Segovia Tena

Helburuak

  • Kannabis mota ezberdinak daudela jabetzea, eta dituen konposatuen arabera zein eragin izan ditzakeen eta eragin hauek zergatik gertatzen diren ulertzea.
  • Gaur egungo egoera legalaz jabetzea eta kannabisak dituen arriskuak nola gutxitu ikastea.
  • Kannabisaren industriak merkaturatutako produktu ezberdinen inguruan eztabaidatzea eta Euskal Herrian kannabisaren ikerketan ematen ari diren urratsak ezagutzea.

Metodologia

Egunean zehar kannabisaren inguruko gai ezberdinak landuko dira aditu ezberdinek emandako saio teorikoetan. Saio bakoitzean galderak egiteko eta eztabaidatzeko aukera egongo da eta egunaren bukaeran ere eztabaidarako tarte bat egongo da hizlari guztiekin.

Nori zuzendua

Kannabisaren munduak interesa pizten dion edonori zuzendua dago ikastaroa. Bereziki interesgarria izan daiteke medikuentzat, medikuntza ikasleentzat eta orokorrean kannabis erabiltzaileentzat. Ez da behar inolako titulaziorik ikastaroa jarraitu ahal izateko.

Egitaraua

2021-07-05
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ikastaroaren aurkezpena eta sarrera orokorra.

  • Oier Aizpurua. Kimikan doktorea, UPV/EHUko irakasle, UEUko kide eta Sovereign Fields S.L. enpresako zuzendari teknikoa. Kannabisaren analisian eta kimikan aditua.
  • Oier Aizpurua Olaizola
09:30-10:15

Endokannabinoide sistema eta kannabisaren erabilera terapeutikoak.

  • Igor Horrillo.  UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea. Kannabisaren farmakologian aditua.
  • Igor Horrillo Furundarena
10:15-11:00

Teknologia berriak kannabisaren hazkuntza proiektuetan.

  • Nestor Etxebarria. Kimikan doktorea, UPV/EHUko irakasle eta UEUko kidea. Kannabisaren analisian eta metabolomikan aditua
11:00-11:30

Atsedenaldia.

11:30-12:15

Gaur egungo egoera legala.

  • Aitor Brión. Abokatu elkargokidea. Osasun publikoaren kontrako delituetan eta kannabis gaietan aditua.
  • Aitor Brion Barnelo
12:15-13:00

Merkatuko kannabis produktuak eta autokultibo aukerak.

  • Oier Aizpurua. Kimikan doktorea, UPV/EHUko irakasle, UEUko kide eta Sovereign Fields S.L. enpresako zuzendari teknikoa. Kannabisaren analisian eta kimikan aditua.
  • Oier Aizpurua Olaizola
13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-15:45

Kutsatzaileak eta etiketatua Europako kannabis produktuetan.

  • Mara Gallastegi. Osasun publikoan doktorea. Osasunerako kaltegarriak diren ingurumen kutsatzaileen ezaugarritzean aditua. Egun, Osasun Publikoko teknikari gisa dihardu.
  • Mara Gallastegi Bilbao
15:45-16:30

Kannabisaren erabileran arriskuen gutxitzea.

  • Jokin Segovia. Biologian graduatua, laborategi klinikoko teknikaria eta Ailaket elkarteko kidea. Drogen arrisku gutxitzean aditua da.
  • Jokin Segovia Tena
16:30-17:00

Eztabaida-mahaia.

  • Hizlari guztiak.
  • Jokin Segovia Tena
  • Igor Horrillo Furundarena
  • Mara Gallastegi Bilbao
  • Nestor Etxebarria Loizate
  • Aitor Brion Barnelo
  • Oier Aizpurua Olaizola

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.