Udako Ikastaroak :: Informatika
Eduki interaktiboa oso tresna interesgarria da irakasleentzat; beraien ikasleen inplikazioa handitzen laguntzen die, ikasleei informazioa hobeto atxikitzen laguntzen die eta ikaskuntza-esperientzia asko hobetzen du.
Gaur egun, gero eta tresna gehiago ditugu eduki erakargarriagoa sortzen laguntzen digutenak, oso modu sinplean gainera programatzen ikasi barik.
Horien artea H5P, hain zuzen ere, software libreko tresna bat, bai Moodle bezalako irakaskuntzarako plataformetan integratu dezakeguna, bai edozein webgunean ere.
Informatikan ingeniaria eta E-learning zein irakaskuntzarako teknologietan espezializatuta. Elurnet enpresaren sortzailea, 2005tik, online irakaskuntza proiektuetan lanean aritu da.
Tailerra era praktikoan burutuko da.
Eduki interaktiboari buruzko sarrera teoriko txiki bat eman ondoren berehala jarriko gara martxan eta praktikarekin ikasiko dugu. Horretarako, taldeka hainbat proiektu gidatu burutuko ditugu, non partaideek hainbat eduki interaktibo ezberdin sortu beharko duten.
Maila guztietako irakasleei.
Online formakuntzan aritzen den edozein profesionali ere.
TALDEA BETE EGIN DA (21-06-17, 09:00). Itxaron zerrenda ireki dugu, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.