Udako Ikastaroak :: Informatika

Software Librea erabiltzen hasi nahi dut.

  • Hasiera-data: 2010(e)ko uztailaren 21a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko uztailaren 23a
  • Tokia: Iruñea - Hizkuntza Eskola Ofiziala
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueu-irunea-3/
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 11a

Ikastaroaren helburu nagusia software librearen inguruko kontzeptu, ideia, filosofia eta bizimoduari sarrera egitea da. Ikastaroaren hasieran, software librearen hastapenak azalduko dira. Ondoren, eztabaida-mahaiaren dinamika erabiliz aurreko atalean ikusiriko kontzeptuei buruz eztabaidatuko da.

 

Atal praktikoan, bi ekintza aurkezten dira. Instalazio-jaialdia, non ikasleek eskolako edo etxeko ordenagailuetan GNU/Linux sistema eragile bat instalatuko duten. Eta Ubuntu distribuzioarekin batera datozen programen sarrera laburra egingo da, eguneroko beharrak asetzeko programen ezaugarriak azalduz.

 

Landuko den sistema eragileak eta programek euskaraz erabiltzeko aukera dute.

Irakaslea

  • Igor Ruiz Agundez

    UEUko kidea. Informazio Sistemen doktorea. Ingeniari informatikoa. Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea.

Helburuak

  • Software librearen oinarrizko kontzeptuak identifikatzea.
  • Bai etxeko bai laneko ohiko beharrak asetzeko oinarrizko programak ezagutzea.
  • GNU/Linux sistema eragilea instalatzea.

Edukiak

  • Software librearen hastapenak. Zer da, kontzeptuak argitzen. Oinarriak. Historia. Lizentzia motak. Sistema eragilearen distribuzioak. Nola eskuratu. Ohiko programak ohiko beharretarako.
  • Eztabaida-mahaien dinamika erabiliz software librearen inguruko modelo ekonomiko eta sozialari buruzko eztabaida.
  • “Install party”. Ikasleek eskolako ordenagailuetan edo euren ordenagailu mugikorretan GNU/Linux sistema instalatuko dute. Irakasleak GNU/Linux sistemaren diskoak banatuko ditu ikasleen artean eta haiek egin beharko dute sistema eragilearen instalazioa. Ikasle aurreratuagoek atzeratuagoei lagunduko diete talde-dinamika bat sortuz.
  • Ubuntu distribuzioarekin batera datozen programen sarrera laburra egingo da, eguneroko beharrak asetzeko programen ezaugarriak aurkeztuz. Bai sistema eragileak eta bai aurkeztuko diren programa guztiek euskaraz erabiltzeko aukera dute.

Metodologia

Lehenengo bi egunetan atal teorikoak landuko dira, modu dibulgatzaile batean edukiak emanez.

Bigarren egunean eztabaida-mahaien dinamika erabiliz, ikasleen parte-hartzea sustatuko da.

Azkenengo egunean “Install party” bat egingo da, non ikasleek aurreko egunetan landutako kontzeptuak modu praktikoago eta kolaboratzaile batean landuko dituzten.

Nori zuzendua

Publiko orokorrari, ikasle eta irakasleei.

Aholkaturiko ezagutzak (ez dira ezinbestekoak): ordenagailu baten gutxieneko erabilera.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

software librea, sarrera, ubuntu, hastapenak, udako ikastaroak, distribuzioak, sistema eragilea, install party

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.