Udako Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak: I.modulua.

  • Hasiera-data: 2010(e)ko uztailaren 19a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko uztailaren 23a
  • Tokia: Iruñea - Hizkuntza Eskola Ofiziala
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueu-irunea-3/
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-13:00 eta 15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 36.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 18.20 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 11a

Txikitan, bizitzan moldatzeko balio izan digun modu bat, rol bat, komunikatzeko era bat ikasi genuen, (adibidez: lotsatia, liderra, kanporakoi edo barnerakoia, esanekoa eta abar).

Eta beharbada guk rol hori “ontzat” eman dugu. Baina ona hoberenaren etsaia izan ohi da. Ontzat edo nahikotzat jotzen dugun horrek, era berean, konformismoan harrapatzen gaitu eta lortzen ditugun emaitzak hobetzea galarazten digu.

Mintegi edo tailer hau praktikoa da funtsean. Bertan, parte-hartzaileak bere muga zaharrak identifikatu eta komunikazio modu berriak ikasiko ditu, ariketa arin, ugari, dinamiko, eta giro dibertigarrian.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Ahalik eta naturaltasun, argitasun eta jario handienarekin hitz egiteko teknika erraz eta baliotsuak ikastea, besteek hobeki ulertzea ahalbidetuz, lanean denbora eta eraginkortasuna aurreztuz, gatazkak konponduz, autoestimua ere hobetuz eta gainerakoekin ditugun harremanetan kalitatea handiagoa lortuz eta, ondorioz, horrekin guztiarekin, baita emaitza hobeak eta bizi-kalitate hobea ere.

Edukiak

  • komunikazioren aspektu batzuk
  • kalibrazioa
  • rapport
  • entzuketa sakona
  • barneko egoera edo energia
  • aurre-usteak
  • markazio analogikoa
  • ahotsa eta edukia
  • ahotsaren nolakotasunak eta erabilera
  • zentzumen anitz mintzamena ariketak
  • edukiaren zenbait gauza

Metodologia

Funtsean, teknika guztiak pertsonaren esperientzia bizi eta hurbilekora modu praktikoan sartzean datza metodologia (eginez ikastea).

 Ikaskuntza funtsean esperientzian oinarritua izan dadin egituraturik dago mintegia. Parte-hartzaileen artean egindako ariketa anitzek urratsez urrats osatzen dute prozesu guztia.

Nori zuzendua

Pertsona taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiei (nork ez du behar?), esaterako: irakasleei, ikasleei; gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztu behar dituztenei; hitzaldiak eman, lan-taldeak zuzendu behar dituztenei (negozioak, enpresak, salmentak, osasuna, ideiak igortzeko jarduerak, prentsa, irratia, politika, sindikatuak, etab.); aisialdiko, familiako, bikoteko, adiskideen arteko harremanak hobetu nahi dituztenei, etab.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Jarduera —ikastaro/mintegi— honetako prozesuan komunikazio-tresna oso bat eraikitzen da urratsez urrats, ariketaz ariketa, orduz ordu eta egunez egun. Une bakoitzean tresna horren elementuren bat ikasten da.

Bizikleta bat egiten ikasten baldin badut, urratsez urrats jakin behar dut nola egiten den osorik. Urratsetako bat ez baldin badut egiten, ezin izanen dut bizikleta osatu eta, beraz, ezin izanen dut hura erabiliz bidaiatu.

Ikastaro honetan matrikulatzen diren guztiek oso konpromiso argia hartu behar dute: egunero bertaratzea eskolara, bestela dena galduko lukete, ezin izanen lirateke bizikletaz ibili (ikastaroa, denbora eta dirua alferrik galduko lukete eta, horretaz gain, gainerako ikasleak benetan kaltetuko lituzkete).

Etiketak

komunikazio trebetasunak, komunikazio teknikak, udako ikastaroak, pertsonen arteko komunikazioa, kalibrazioa, rapport, markazio analogikoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.