banner -- Euskaraldia

Udako Ikastaroak :: Pedagogia

Haur-masajea atxikimendua eratzeko mesedegarri.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 18.20 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko ekainaren 27a

Haur-masajea teknika atsegina eta goxoa da. Ukimenaren bidez gure haurraren gorputzarekin eta emozioekin modu berezi eta sakonean komunikatzeko aukera ematen digu. Begiradaren, irribarrearen, kontaktuaren, hitzaren, jolasaren... bidezko komunikazioa da eta ezaugarri horiek guztiek ume bakoitzarengana (ume bakoitza bakarra da) hurbiltzen laguntzen digute.

Ukimena haurraren garapen fisiologiko, psikologiko eta emozionalerako oso bitarteko garrantzitsu eta pisutsua da. Onurak ez dizkio soilik umeari ekartzen, baita guraso, hezitzaile edo umearen inguruko pertsona hurbilei ere; beraien arteko loturak indartuz eta elkarri entzutea sendotuz.

Irakaslea

Helburuak

  • Ahozko komunikazio eta hitzik gabeko komunikazioaren bideak ezagutu eta ikaskuntza berriak garatzea.
  • Haurraren garapen integral eta harmonikoan laguntzeko masajera hurbiltzea, umea ezagutzeko, ulertzeko eta umearekin komunikatzeko bidetzat hartuz.
  • Haur-masajearen teknikak ezagutzea(hindua, suediarra, hanketako erreflexologia, yogako ariketak...)
  • Haur eta haur handiagoen masajean lagungarri diren abestiak, ipuinak, olerkiak ezagutzea.
  • Haurraren etapa bakoitzean masajea nola egokitzen den ezagutzea.

Edukiak

  • Haur masajearen onurak.
  • Atxikimenduan haur-masajeak nola lagundu dezakeen.
  • Nola, non, noiz, zer behar dugu eskolan masajea emateko.
  • Haur-masajearen teknika, maitasunezko kontaktuaren filosofia bezala.
  • Masajea eskolan egiteko abestiak, ipuinak, txotxongiloak, margoak...
  • Masajearen garapena etapa bakoitzean.

Metodologia

  • Haurtzaroan “entzuketa”ri laguntzeko estrategien aurkikuntza.
  • Panpinarekin edo partaideekin praktikak eginez masaje-teknikaren jarraipena.
  • Gorputza erabiliz parte-hartze pertsonala, masajearen ikaskuntzarako.
  • Haurraren garapen harmonikoari laguntzeko, helduaren esku hartzeari buruzko komunikazioa eta hausnarketa.

Nori zuzendua

Guraso, hezitzaile edo interesa daukan edonorentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Ikasleak ondoko materiala ekarri behar du: esterilla edo manta bat, arropa erosoa, toalla eta panpin bat.

Etiketak

masajea, haur masajea, yoga, entzuketa, udako ikastaroak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.