Udako Ikastaroak :: Osasuna

Etxeko erremedio naturalak: sendabelarrak, aromaterapia eta elikagai sendagarriak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 32.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 18.20 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko ekainaren 27a

Osasuna ez da bakarrik gaitzarik eza. Bizkortasuna, indarra, alaitasuna, bizitzeko grina dakartza berekin. Hau da bizi-kalitatea. Helburu horiek lortzeko gizakiak betidanik baliabide naturalak erabili izan ditu. XX. mendean erremedio sintetikoek eta bestelako medikuntzak indar handia hartu zuten. Itxaropen handia sortu zen haiengan. Urteak aurrera egin ahala, farmaziako erremedioen ondorio txarrak ere azaldu ziren. Gure bizitza oso artifizial eta sintetiko bihurtu da, natura oso urruti utzita. Baina azken urteetan berriro naturari begiratzen hasi gara. Erremedio naturalen bila gabiltza. Horien artean Sendabelarrak, Aromaterapia (sendabelar usaintsuak) eta Elikagai Sendagarriak oso garrantzitsuak dira.

Hauekin erremedio naturalak egiten ikasiko dugu gure beharrak betetzeko: elikadura, osasun fisikoa eta psikikoa, kosmetika, higienea eta etxeko garbitasuna.

Irakaslea

  • Itziar Salegi Urbieta

    Mikel Salegiren arreba.

    Naturopata eta psikoterapeuta.

Helburuak

  1. Aromaterapia, sendabelar eta elikagai sendagarrien oinarrizko teoria. Propietateak. Kontraindikazioak.
  2. Estraktuak egiten ikastea. Nola erabili? Dosiak.
  3. 30 erremedio egiten ikastea. Ikasle bakoitzak 6 erremedio pertsonal egin: 1- xarabe espektoratzailea, 2- giharretako ukendua, 3- estresaren aurkako gela, 4- hortzetako pasta, 5- azalarerako krema, 6- zelulitisaren aurkako linimentua.
  4. Errezeta errazak: goxoak eta osasuntsuak egin eta dastatzea.
  5. Ikasle bakoitzak bere Profil Bionutrizionala izango du bere osasunaren egoera ezagutzeko.

Edukiak

1. Erabiliko ditugun osagai naturalak hauek dira:

  • Despentsako produktuak: limoia, aza, baratxuria, tipula, frutak, begetalak, eztia, zerealak, olioa, ozpina...
  • Sendabelarrak: erromeroa, plantina, aloea, osina, arnika, intxusa, fukusa…
  • Sendabelar usaintsuen esentziak, aromaterapia: labanda, te zuhaitza, eukaliptoa,
  • bergamota, ylang-ylang…
  • Bestelakoak: erleen argizaria, karite gantza…

2. Klabe konkretuak emango dira arlo bakoitzean:

  • Osasuna: arnasketa-aparatua, zirkulazioa, nerbio-sistema…
  • Nola zaindu gaixotasun arruntak: kolesterola, hipertentsioa, artritisa, idorreria…
  • Elikadura adimenduna: osasuna eta plazera orekatzen duena.
  • Etxeko garbiketa naturala: produktu industrialek osagai oso toxikoak erabiltzen
  • dituzte. Guk ozpina, limoia, Marsellako xaboia, olio esentzialak…
  • Kosmetika eta higiene pertsonala: osagai naturalekin, produktu erasotzaileak erabili gabe

3. Zenbait erremedio klase: infusioak, dekokzioak, xarabeak, ukenduak, kremak, jelak, kataplasmak, linimentuak, olio terapeutikoak, pomadak, tinturak, lozioak...

Metodologia

Naiz eta teoria eman, gehien bat praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Gai honetan interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

Etiketak

erremedio naturalak, sendabelarrak, aromaterapia, elikagai sendagarriak, udako ikastaroak, elikadura ortomolekularra, osasuna, etxeko garbiketa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.