Udako Ikastaroak :: Sexologia

Tantra: maitasunaren atea.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 18.20 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko ekainaren 27a

Tantrak 'bizitzari bai' dio. Ez da sinesmena edo fedea; bizitzeko, esperimentatzeko eta sentitzeko modu bat baizik, oraingoxe unea onartzen duena, nahita aukeratu izan bazenu bezala.

Tantra geure burua maitasunari irekitzeko modu bat da, geure burua garatzeko eta geure zentzumenak fintzeko.

Tantrak dio: onartu zeure burua zaren bezala, hauxe da oinarrizkoena. Zaren modukoa onartuta baino ezingo baituzu hazi. Horregatik, zeure buruarekin maitekorra izaten ikastea, zeuregan arreta jartzea, zeure burua errespetatzen eta barkatzen ikastea…, hori dena izango da premiazkoa, gero maitasun hori partekatu ahal izateko, zintzotasunetik, errespetutik eta indibidualtasunetik.

Jaiotzen garenetik gauza asko ikasten dugu, baina gutxitan konturatzen gara maitatzen ikastea, bihotza zabaltzen, gorputzeko energia hedatzen, oinarrizko baldintza dela zoriontasun eta osotasunerako.

Irakaslea

  • Elizabeth Olaskoaga Ezeiza

    Hirusta Kolektiboko kidea da. Pedagogia ikasketak egin ondoren sexologiaren munduan sartu zen aholkularitzan eta irakaskuntzan. Nerabeekin, gurasoekin, emakume taldeekin. UEUkidea.

Helburuak

  • Bizipenen tailerra izango da, esperientzian oinarritua, ariketa tantrikoekin, masaje, arnasketa-teknika edo/eta meditazioez lagundua.
  • Bertan, norbera bere alde pertsonalak ezagutzen joango da, bai energiaren arloan, bai arlo emozionalean eta sexualean.
  • Giro atsegin eta maitekorrean egingo da lana, bakoitzaren erritmoa onartuz eta errespetatuz.

Edukiak

  • Aurkezpena: Norberak bere burua.
  • Tantraren oinarri teorikoa.
  • Meditazio tantriko bat. Norbera bere energiarekin kontaktuan jarri.
  • Ariketa: elkar ezagutzekoa.
  • Masaje tantrikoa. Energia mugitu eta gorputzaren sentsazioaz ohartu.
  • Galderak, kezkak, konpartitzeko gunea,…

Metodologia

Teoriko-praktikoa.

Nori zuzendua

Garapen pertsonala landu nahi duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Ikasleak ondoko materiala ekarri beharko du: manta edo esterilla bat eta arropa erosoa.

Etiketak

tantra, maitasuna, garapen pertsonala, masaje tantrikoa, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.