Udako Ikastaroak :: Historia, Antropologia

Gau beltza (Arimen Gaua) ospakizuna lantzeko ikastaroa.

  • Data: 2020(e)ko irailaren 4a
  • Tokia: Baiona - Eusko Ikaskuntza / Eusko Diaspora
  • Nola heldu: https://labur.eus/sS4Ut
  • Ordutegia: Ostirala. 9:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko abuztuaren 23a

HITZALDIA: Gau Beltza (Arimen Gaua), zer da ospatzen duguna?

Baiona, irailak 4, 18:00

...

Badira urte batzuk globalizazioaren ufadaz Halloween ospakizuna zabaltzen ari dela Euskal Herrian. Ospakizun hori Domu Santu bezperan ospatzen da, urriaren 31ko gauean. Era berean, azken urteotan beste ikuspegi batez antolatzen ari da ospakizuna, “Gau Beltza” edo ”Arimen Gaua” ardatz harturik. Izan ere, Domu Santu egunaren bueltan erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan, eta baita Euskal Herrian ere. Kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman eta bide bazterretan argiztatuta ipintzen zireneko kontakizunak badira. Haur eta gaztetxoentzat bereziki, erakargarritasun handia duten ospakizunak dira.

Itzalitako kalabazen berpiztea (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuta, Euskaltzaleen Topaguneak ospakizuna herrietan antolatu nahi dutenentzako baliabideak eskuragarri jarri nahi ditu. antolatzaile eta parte-hartzaile gaztetxoen esperientziak jasota. Formakuntza saio honetan, bidean ikasitakoa denon eskura jarri nahi da.

Ikastaro hau Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Johana Olabarria Ugarte

    Animatzaile soziokulturala. Euskaltzaleen Topaguneko Aisialdi eta Kulturgintza lan-taldeko arduraduna.

  • Aitziber Onaindia

    Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua. Euskaltzaleen Topaguneko komunikazio lan-taldeko kidea.

Helburuak

  • Herri eta auzoetan Gau Beltzak antolatzeko oinarri teorikoak eta antolakuntzazkoak eskaintzea
  • Dagoeneko antolatu duten herrietako esperientziak ezagutzea
  • Sortutako baliabideak partekatzea

Edukiak

09:00-09:30 -  Ikastaroaren aurkezpena.

09:30-10:30 -  Eta zuek, zer ospatzen duzue? Gau Beltzaren inguruko dokumental laburra ikusi eta iritziak partekatzeko tartea.

10:30-11:00 Atsedena

11:00-12:30 - Nola ospatzen da herriz-herri? Herri ezberdinetako ospakizunen adibideak.

12:30-14:30 Bazkaria

14:30 - 15:30 -  “Baliabide kutxa"ren aurkezpena.

15:30-16:30 - Nola egingo dugu? Gurera ekartzeko ariketa.

16:30-17:00 - Material banaketa eta amaiera.

Metodologia

Eduki nagusiak aurkezpen eta testigantzen bidez emango dira. Arratsaldean saio praktiko bat egingo da, bakoitzaren herrira egokitzeko ariketa egiteko.

Nori zuzendua

Bereziki, Gau Beltza euren herrietan antolatu nahi duten elkarte, eragile eta norbanakoentzat. Izan euskara elkarte, ludoteka, gazteleku edo bestelako zerbitzuak eskaintzen dituztenentzat. Baina baita ospakizun honekiko interesa duen herritar ororentzat ere.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.