Udako Ikastaroak :: Informatika
Luberri sistema eragilea, berariaz Euskal Herriko ikastetxeetan erabiltzeko sortua da. Ikastetxeko domeinuan integratzen da (partekatutako karpetak ikusten dira), euskaraz dago eta ikastetxe batean behar diren aplikazioz hornitua dago.
Luberri sistema Ubuntun oinarritua dago eta Ubuntuk Linux kernela erabiltzen du. Luberri abio dualean funtzionatzen du Windowsekin batera baina hura baino arinagoa, seguruagoa, euskaldunagoa eta sendoagoa da.
Ikasle eta irakasleen lanean eraginkortasuna handitzen du eta mantenu lanak nabarmen murrizten dira.
Irungo Berritzeguneko IKT arduraduna. Luberri sistemaren sortzailea da eta eguneratzen du.
Antigua-Luberri BHIko IKT dinamizatzailea. Informatikaria eta informatika irakaslea 20 urtez. UEUko Informatika sailburua.
• Zertarako GNU/Linux? Software librearen abantailak.
• Linux, Ubuntu, Luberri (Luberri erremasterizazioaren ezaugarriak: Windowsen Active Directoryn integratzea, konpartitutako karpetak mapeatzea eta gehitutako aplikazioak).
• Deskarga, live USB bat prestatu, instalazioa, egokitzapena eta erremasterizazioa.
• Instalatu ondorengo lanak.
• Sistemaren erabilera, aplikazio nagusiak eta formatuen gorabeherak.
• Hodeiak sinkronizatzeko sistemak.
• Administratzailearen mantenu lanak: inprimagailuak, aplikazioen instalazioa...
• Arbel digitalak: kontrolatzaileen instalazioa eta OpenBoard.
• Gelaren kontrola Epoptes-en bidez.
• Instalazio eta eguneraketen erritmoak eta irizpideak.
• Laguntza teknikoa eskuratzeko bideak.
• Luberri posta-zerrenda framalistes.org web orrian.
• Bideo tutorialak eta bideokonferentziak egiteko tresnak: OBS, Vokoscreen, Xournal++, Jitsi...
Ikastaroa presentziala (ikusi oharrak) eta praktikoa izango da. Sarrera teoriko baten ondoren, instalazio bat prestatu eta gauzatuko da. Ondoren, instalazio hori norberaren beharretara moldatuko da. Bukatzeko, aplikazio esanguratsuenak aztertu eta probatuko dira.
Ikasle bakoitzak ordenagailu bat izango du.
Ikastetxeetako IKT dinamizatzaileak, irakasleak eta interesa duen edonorentzat.
HOMOLOGAZIOA
Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2020ko ekainaren 12an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2068348015
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.