Udako Ikastaroak :: Marrazkigintza, Hezkuntza, Pedagogia

Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko irailaren 1a

Gaur egun, miloika irudiz inguratuta eguneroko bizitzan, Visual THinking-a errealitatera hurbiltzeko modu bat da, ideiak analizatu, antolatu eta aurkezteko modua. Ikasteko eta irakasteko balio digun tresna, ulertzeko eta azaltzeko, errealitatea hobetu ezagutzeko, eta horren aurrean gure begirada antolatzeko.

Ikastaro praktiko honetan, gure eskua marrazten askatzeko balioko digu: zirriborroak, testuak eta irudiak bateratuz, erreflexioa sustatu, ideiak partekatu eta erabakiak hartzen laguntzeko.

Irakasleak

  • Josi Sierra Orrantia

    IKT aholkulari ohia. (Galdakao)

    Maixua XX. gizaldia eta Ikusentzunezko Komunikalaria XXI.ean. IKT aholkularia Bilboko Berritzegune Nagusian. Konpetentzia Digitala garatzeko ahaleginak eginez, irakasleon formakuntza beharrezkoa dela konturatu naiz; azken finean ikasleen #KDigitala bermatzeko klaseetan eta ikastetxeetan ere landu beharko dutelako. Horretarako ikusi eta ikasi egiten dut, eta ikusentzunezkoak ekoiztu, ikasitakoa aprtekatzeko, Euskaraz http://zortzigarrenlurraldea.eus/ blogean batipat; gaztelaniaz http://conocity.eu/ blogean ere.

  • Juan Villar Duro

    Filologian lizentziatua Deustuko unibertsitatean, gaur egun bigarren hezkuntzan irakaslea naiz. Talde metodologiak erabiltzen ditut klasean, eta urte asko pasa ditut haietan irakasleei irakasten, horren artean pentsamendu bisuala ekoizteko tresnetan. Nire lana eta tresna bisual asko ikus ditzakezue twitter-en edo instagram-en @dibupuntes perfilarekin.

Helburuak

  • VisualThinking oinarrizko ezaugarriak ezagutzea eta praktikan probatzea
  • (VThk) Ikasteko eta Irakasteko dituen onurak ezagutzea eta frogatzea
  • Analizatu VThren abantailak pentsatzen ikasteko eta irakasteko. Pentsadore bisualen sarea ezagutu eta osatu

Edukiak

  • Elementu bisualak ezagutu eta praktikatu arlo ezberdinetan (pertsonalean, profesionalean, ikaskuntza/irakaskuntzan…).
  • Ikas irakasteko tresna bisual digitala sortu (NIA/PLE).
  • Mapa Visual bat osatu eta partekatu.

Metodologia

Metodologia aktiboa izango da. Tailer moduan. Ikasten duguna segituan jarriko dugu martxan eta elkarrekin partekatu egingo dugu egin dugunaren inguruan hausnarketa sustatuz.

Nori zuzendua

Irakasleei eta irakaskutzaren profesionaleei orokorrean eta bere bizitza hobetu antolatu nahi duen edozeinentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.