Udako Ikastaroak :: Historia

Orreagatik (778) 36ko gerrara (1936): Nafarroaren historia, memoria eta kontakizunak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko abuztuaren 31a

TALDEA BETE EGIN DA (2020-06-11, 11:20), itxaron zerrenda ireki da, ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.

.

Nafarroaren historiaren inguruko eztabaidek gaurkotasun handia izaten jarraitzen dute. Horren erakusle dira oroimen ekitaldien eta espazio publikoan ikusgai ditugun elementuen inguruko polemika anitzak. Ikastaro honetan eztabaida horiei buruzko ikuspegi zabala jorratuko dugu. Alde batetik, Nafarroako historian izandako mugarri nagusi batzuk aztertuko ditugu eta ondoren horien harira sortutako kontakizun anitzen berri emango dugu, modu laburrean.

Helburu orokorra memoriaren, kontakizunen eta historiaren arteko lotura puntuetan arreta jartzea izango da honako pasarte historiko hauetatik abiatuta: Orreaga (778), Konkista (1512-1530), Lehen guda karlista (1833-1839) eta 36ko gerra (1936).

Ikastaro hau Euko Kultur Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

Irakaslea

  • Amaia Alvarez Berastegi

    Zuzenbidearen Historiako irakaslea NUPen.

    Justizia trantsizionalean eta giza eskubideetan doktorea (Ulster-eko unibertsitatea)

Helburuak

  • Nafarroako historiaren gako nagusi batzuen ezagutza.
  • Mugarri nagusi horien inguruan dauden eztabaidak aztertzea.
  • Bakoitzaren hausnarketa eta iritzietatik abiatuta, eztabaida gidatuak sortzea.
  • Historia, kontakizuna eta memoriaren arteko aldeak eta loturak ezagutzea eta modu kritikoan aztertzea.

Edukiak

  1. Sarrera. Zergatik pizten du Nafarroako Historiak polemika gaur egun?
  2. Orreaga (778) eta Konkista (1512-1530)
  3. Lehen guda karlista (1833-1839)
  4. 36ko gerra (1936)
  5. Ondorioak: Memoria, kontakizunak eta historia. Bateragarriak al dira?

Metodologia

Gai bakoitzaren hasieran azalpen orokorra emango da eta gero tailer moduan jorratuko dira gaiak sortarazten dituen galderak. Horretarako dinamika parte hartzaileak erabiliko dira.

Nori zuzendua

Interesa duen pertsona orok hartu dezake parte. Ikastaro dibulgatiboa izango da eta gaiaren aurretiko ezagutza ez da beharrezkoa izango.

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA (2020-06-11, 11:20), itxaron zerrenda ireki da, ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.