Udako Ikastaroak :: Musika, Antropologia, Etnologia

Euskal kantu ondarearen transmisioa.

  • Data: 2020(e)ko irailaren 4a
  • Tokia: Baiona - Eusko Ikaskuntza / Eusko Diaspora
  • Nola heldu: https://labur.eus/sS4Ut
  • Ordutegia: Ostirala. 9:00-13:00 / 14:00-16:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko irailaren 1a

Kantatzen duen herria da Euskal Herria, eta bere ondarea zabala eta aberatsa da. Kantua gure kulturaren parte handia da. Euskal kantagintzaren transmisioan etena eman da eta ematen ari da Euskal Herri osoan zehar. Hori dela eta, transmisioa indartu eta irakasleen formakuntza bultzatu behar dira, kantuen transmisioa hezkuntzan zein aisialdien arloan lantzeko.

Tailer honen bitartez, hainbat baliabide eman nahi dizkizuegu, zuek ere euskal kantuak transmititzeko gai izan zaitezten. Zer erakutsi, nola, non aurkitu kantuak, zer irizpideen arabera?... galdera guzti horiei erantzuten saiatuko gara.

Baina tailer honek praktikoa izan nahi du, eginez ikasten baita. Beraz funtsean, teoria gutxi eta kantu anitz ikasiko ditugu!

Irakasleak

  • Mattin Sorzabalbere Arruabarrena

    Musikari profesionala eta musika irakaslea.

  • Elsa Spizzichino

    Hendaiako Herriko Etxeko Euskara teknikaria eta kantaria, lan arloan zein lanetik kanpo euskal kantu tailerrak animatu dituena publiko ezberdinekin (haur eta helduak, euskaldun zein erdaldunak).

Helburuak

  • Euskal kantagintza eta bere historia ezagutzea.
  • Euskal kantu tailer bat prestatu eta eskaintzeko baliabideak ematea.
  • Gure ondareko hainbat kantu bazterrezin ikastea.

Edukiak

  • Zer da euskal kantu ondarea?
  • Euskal kantagintzaren historia laburra
  • Tailer baten prestatzeko irizpideak eta baliabideak
  • Ahotsa eta arnasketa lantzeko ariketa sinple batzuk
  • Euskal errepertorioko hainbat kantu ikasi

Metodologia

Tailerrak oso partizipatiboa eta praktikoa izan nahi du. Ikasleen perfil eta beharretatik abiatuz, lehen parte teorikoan, euskal kantuak transmititzeko hainbat baliabide ikusiko ditugu, eta bigarren partean, kantuz arituko gara, musikaz lagundurik, euskal errepertorio herrikoia elkarrekin lantzeko eta hobeki ezagutzeko. Helburua taldeka kantatzea da, ez dugu ahots teknika landuko, baina ariketa sinple batzuk erakutsiko ditugu halere.

Nori zuzendua

Haur eta gazteekin ari diren irakasle, hezitzaile eta animatzaileak, elkarteetako kideak, musikariak, kantuzaleak...

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.