Udako Ikastaroak :: Informatika, Internet

Wikipedia-Wikimedia editatoia 2020.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko uztailaren 14a

Wikipedia inguruko tresnak eta teknikak ezagutzeko eta praktikatzeko tailerra.

Wikipedia/Wikimedia egitasmoak ezagutzeko eta bertan parte hartzeko moduak azalduko dira. Azalpen labur-labur baten ondoren tailer praktikoak izango dira eguneko muina. Parte hartzaileen behar edota gogoen arabera antolatuko dira tailerrak, adituen laguntzarekin.

Zure ideia ere ekar dezakezu eta lantalde bat sortu.

Tailer hau EWKErekin elkarlanean antolatu da.

Helburuak

  • Wikipedian/Wikimedian editatzeko oinarriak ezagutzea eta praktikatzea.
  • Martxan dauden hainbat proiektu ezagutzea.
  • Proiektu bat martxan jartzea edo martxan dagoen batean parte hartzea.

Edukiak

9.30 Ongi etorria. Galder Gonzalez, EWKE eta UEUkidea.

9:30-10.15 Aurkezpen laburrak (15' bakoitza)

  • Wikipedia editatzen: nor-nori-nork. Iñaki Lopez de Luzuriaga, itzultzailea, urte luzetan wikilaria Euskarazko eta Ingelesezko Wikipedian, EWKE eta UEUko kidea.
  • Itzulpen automatikoa Wikilariak laguntzeko. Kepa Sarasola, informatikan doktorea, UPV/EHUko irakaslea, UEUko zuzendaria.
  • Wikidata, katalogazioa eta Wikipedia. Amaia Cuende, Koldo Mitxelena Liburutegiko teknikaria eta Wikimediako kolaboratzailea.

10.15-13.30 Goizeko tailerra taldetan banatuta

  • Wikipedia editatzen
  • Wikipedian artikuluak osatzen itzulpen automatikoaren laguntzarekin
  • Wikidatan datuak osatzen eta Wikipedian gehitzen

13.30-15.00 Bazkaria

15.00-17.00 Arratsaldeko tailerrak

  • Goizeko tailerren jarraipena

Metodologia

• Hitzaldi laburrak eta lan praktikoa.

• Norberaren interesen araberako proiektu batean parte hartzea.

Nori zuzendua

Wikipedian/Wikidatan parte hartu nahi duen edonori. Gai baten inguruan interesa/ezagutza edukitzea nahikoa da parte hartzeko.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

 

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.

Oharrak

Ahal den neurria parte hartzaileak bere ordenagailua ekarriko du (ez da derrigorrezkoa).

Talde txikitan antolatuko gara elkarri lagundu ahal izateko.

Parte hartzaileei aurretik idatziko zaie haien beharrak/gogoak ezagutzeko eta tailerra horiei egokitzeko.