Udako Ikastaroak :: Filosofia, Antropologia
Euskal mito, ipuin eta bertsoak aho-belarritik jasotzeak nolako ardura dauka? Irudia, irudimen eta ahozkotasunari lotzen zaien hitzak nolako eragina dauka herriaren zentzu-egitura eraikitzean? Ahozko kontakizunek zer eta nola erakusten dute? Haien transmisioa nola bideratu? Hainbat dira ahozkotasun-biltzaileen eginkizunak eskatzen dituen galderak, eta horien erantzunak eremu askotan daukate oinarri, filosofiatik antropologiara. Izan ere, ahozkotasunak, eta haren doinu eta irudiak, haren harridura eta isiluneak, gizakia eta taldearen, banakoaren eta herriaren, ezinbesteko lotura estu-estua erakusten du.
Ikastaro honek hori mahai gainean jarri nahi du, azken hamarkadetako zenbait mito-biltzaile eta ahozkotasunaren ikertzaileren eskutik, eta honakoa lortu: batetik, ahozko bilketaren oinarri eta eginkizuna ezagutuz, Euskal Herriko bizitza eta ondarea nola eratzen duen ulertu, eta bestetik, jasotako ahozko ondarearen izaera eta transmisioa zaintzen ikasi. Azkenik, eta ondorioz, ahozko hitzaren esan-indarrak herri ikuspegia nola eratzen duen eztabaidara ekarri nahi da.
Historian doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Bertsolarien ahoz. Modernizazio prozesua eta identitate bideak. Gipuzkoa, 1830-1936 ikerketaren egilea. UEUkidea.
Soziologian doktorea eta Gizarte Psikologiako katedraduna EHUn. UEUkidea.
Euskal Kultur Erakundeko teknikaria. Euskal ahozko ondarearen ikertzaile eta kudeatzailea.
Euskal Filologian doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritua, euskaltzain urgazlea eta Etniker-Bizkaia taldeko kidea. Gorbeiako etno-ipuin eta esaundak bildumen egilea.
Filosofian doktorea. Hizkuntza antropologia irakaslea (DU). UEUkidea.
Irakaslea eta Euskal Filologian doktorea. Herri kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan: bilketa, sailkapena eta irriaren adierazpenaren azterketaren egilea.
1) Euskal mito eta ipuinen tradizioa nola jaso, gorde eta aberastu ikasi, eta haren transmisio bideak nola jorratu eztabaidara eramatea.
2) Ahozko literaturak herriaren irudimen, estetika-bizipen eta jakituriaren batasuna nola eratzen duen hausnartzea.
3) Gaur egungo ahozko hitzaren biltzaile eta ikerlariek euskal bizitzaren ondarea eta egunerokotasuna sendotzeko asmoz dauzkaten usteak, asmoak eta bideak zeintzuk diren ezagutzea.
Adituen hitzaldiak, testuen lanketa eta eztabaida irekiak.
Hizkuntzak eta literaturak, ahozkotasunak eta irudimenak, herriaren jakituria eta ondare egiteari buruzko kezka duen ororentzat, artea, kultura eta herritasunari buruzko gogoeta egiten duen ororentzat, ahozko tradizioa nola batu ikasi nahi duenarentzat, aditu izan ala ez, ideia horiei buruzko gogoeta partekatu nahi badu euskal zein mundu zabaleko erreferentzietatik.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:10 |
Sarrera. |
|
09:10-10:10 |
Gorbeialdea: mito eta esaunda iturri.
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako dokumentua
|
|
10:10-11:10 |
Irri kontakizunak: hitz gutxi, esanahi handi.
>>> ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
|
|
11:10-11:30 |
Atsedenaldia. |
|
11:30-12:15 |
Ahozko hitza: hegodun eta sustraidun berba.
|
|
12:15-13:00 |
Ahozko tradizioen transmisioari teknologia berrien ekarpena.
|
|
13:00-14:30 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
14:30-15:30 |
Bertsoa eta modernizazioa.
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
|
|
15:30-16:30 |
Hominidoen fakultate mentalak eta produktuak Euskal Herrian.
|
|
16:30-17:00 |
Amaiera. |
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.