Udako Ikastaroak :: Filosofia, Antropologia

Euskal ahozkotasuna eta irudimena: ondarea, sormena eta transmisioa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko uztailaren 15a

Euskal mito, ipuin eta bertsoak aho-belarritik jasotzeak nolako ardura dauka? Irudia, irudimen eta ahozkotasunari lotzen zaien hitzak nolako eragina dauka herriaren zentzu-egitura eraikitzean? Ahozko kontakizunek zer eta nola erakusten dute? Haien transmisioa nola bideratu? Hainbat dira ahozkotasun-biltzaileen eginkizunak eskatzen dituen galderak, eta horien erantzunak eremu askotan daukate oinarri, filosofiatik antropologiara. Izan ere, ahozkotasunak, eta haren doinu eta irudiak, haren harridura eta isiluneak, gizakia eta taldearen, banakoaren eta herriaren, ezinbesteko lotura estu-estua erakusten du.

Ikastaro honek hori mahai gainean jarri nahi du, azken hamarkadetako zenbait mito-biltzaile eta ahozkotasunaren ikertzaileren eskutik, eta honakoa lortu: batetik, ahozko bilketaren oinarri eta eginkizuna ezagutuz, Euskal Herriko bizitza eta ondarea nola eratzen duen ulertu, eta bestetik, jasotako ahozko ondarearen izaera eta transmisioa zaintzen ikasi. Azkenik, eta ondorioz, ahozko hitzaren esan-indarrak herri ikuspegia nola eratzen duen eztabaidara ekarri nahi da.

Irakasleak

  • Luzia Alberro Goikoetxea

    Historian doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Bertsolarien ahoz. Modernizazio prozesua eta identitate bideak. Gipuzkoa, 1830-1936 ikerketaren egilea. UEUkidea.

  • Jokin Apalategi Begiristain

    Soziologian doktorea eta Gizarte Psikologiako katedraduna EHUn. UEUkidea.

  • Maite Deliart Lacarra

    Euskal Kultur Erakundeko teknikaria. Euskal ahozko ondarearen ikertzaile eta kudeatzailea.

  • Juan Manuel Etxebarria Ayesta

    Euskal Filologian doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritua, euskaltzain urgazlea eta Etniker-Bizkaia taldeko kidea. Gorbeiako etno-ipuin eta esaundak bildumen egilea.

  • Jon Mentxakatorre Odriozola

    Filosofian doktorea. Hizkuntza antropologia irakaslea (DU). UEUkidea.

  • Maialen Moreno Zubeldia

    Irakaslea eta Euskal Filologian doktorea. Herri kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan: bilketa, sailkapena eta irriaren adierazpenaren azterketaren egilea.

Helburuak

1) Euskal mito eta ipuinen tradizioa nola jaso, gorde eta aberastu ikasi, eta haren transmisio bideak nola jorratu eztabaidara eramatea.

2) Ahozko literaturak herriaren irudimen, estetika-bizipen eta jakituriaren batasuna nola eratzen duen hausnartzea.

3) Gaur egungo ahozko hitzaren biltzaile eta ikerlariek euskal bizitzaren ondarea eta egunerokotasuna sendotzeko asmoz dauzkaten usteak, asmoak eta bideak zeintzuk diren ezagutzea.

Metodologia

Adituen hitzaldiak, testuen lanketa eta eztabaida irekiak.

Nori zuzendua

Hizkuntzak eta literaturak, ahozkotasunak eta irudimenak, herriaren jakituria eta ondare egiteari buruzko kezka duen ororentzat, artea, kultura eta herritasunari buruzko gogoeta egiten duen ororentzat, ahozko tradizioa nola batu ikasi nahi duenarentzat, aditu izan ala ez, ideia horiei buruzko gogoeta partekatu nahi badu euskal zein mundu zabaleko erreferentzietatik.

Egitaraua

2020-07-15
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:10

Sarrera.

09:10-10:10

Gorbeialdea: mito eta esaunda iturri.

  • Juan Manuel Etxebarria Ayesta: Euskal Filologian doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritua, euskaltzain urgazlea eta Etniker-Bizkaia taldeko kidea. Gorbeiako etno-ipuin eta esaundak bildumen egilea.
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako dokumentua
  • Juan Manuel Etxebarria Ayesta
10:10-11:10

Irri kontakizunak: hitz gutxi, esanahi handi.

  • Maialen Moreno: Irakaslea eta Euskal Filologian doktorea. Herri kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan: bilketa, sailkapena eta irriaren adierazpenaren azterketaren egilea.
>>> ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
  • Maialen Moreno Zubeldia
11:10-11:30

Atsedenaldia.

11:30-12:15

Basajauna: intsektu baten inguruko ohar etnolinguistikoak.

  • Xarles Videgain: Euskal Filologian doktorea. Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko irakasle emeritua eta euskaltzain osoa. Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren arduradun.
12:15-13:00

Ahozko tradizioen transmisioari teknologia berrien ekarpena.

  • Maite Deliart: Euskal Kultur Erakundeko teknikaria. Euskal ahozko ondarearen ikertzaile eta kudeatzailea.
  • Maite Deliart Lacarra
13:00-14:30

Bazkaltzeko tartea.

14:30-15:30

Bertsoa eta modernizazioa.

  • Luzia Alberro: Historian doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Bertsolarien ahoz. Modernizazio prozesua eta identitate bideak. Gipuzkoa, 1830-1936 ikerketaren egilea. UEUkidea.
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena
  • Luzia Alberro Goikoetxea
15:30-16:30

Hominidoen fakultate mentalak eta produktuak Euskal Herrian.

  • Jokin Apalategi: Soziologian doktorea eta Gizarte Psikologiako katedraduna EHUn. UEUkidea.
  • Jokin Apalategi Begiristain
16:30-17:00

Ahozko hitza: hegodun eta sustraidun berba.

  • Jon Mentxakatorre Odriozola: Filosofian doktorea. Hizkuntza antropologia irakaslea (DU). UEUkidea.
  • Jon Mentxakatorre Odriozola
17:00-17:30

Amaiera.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.