Udako Ikastaroak :: Industriak, Biokimika, Kimika

2020.urtea. Ahaztu dugu Hondakinen %50 birziklatu behar direla? Mintegia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 3.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko uztailaren 16a

Klima aldaketa, negutegi-efektuaren ondorio bat da, beraz negutegi-efektua sortzen dituzten gasak aztertuko ditugu, CO2 gehikuntza, sektoreek duten garrantzia, eta horretan noski hondakinen kudeaketak eta tratamenduak duten ekarpena.

Hondakinak aztertzerakoan etxeko hondakin solidoei begira jarriko gara. Zenbat hondakin sortzen dugu egunero? Hondakinak, jerarkiak, zenbat da konpostagarria?, non eta noiz da hondakina edo lehengaia?. Ze helburu bete behar ditugu 2020rako?

  • Hondakinak erreko bagenitu material solidoa desagertuko litzateke eta halaber energia berriztagarria eskuratuko genuke. Gezur hutsa dena baina sarri entzuna.

Zer da erraustegi bat? Zabalgarbi eta Zubieta. Zer erretzen dute? Energetikoki ikusita errentagarriak dira? C H O Cl N P Fe Al W batera 700Ketan erretzen ditugunean , hau da, hondakinak erraustegiko labean, zer irteten da tximiniatik? Bakarrik CO2 eta ura?. Arrenhius, katalizatzaileak, dioxinak eta furanoak, bioakumulazioa.

Konposta. Bere ondorio eta onurak. Konpostagarria den hondakinen zatiarekin konpostatuko bagenu, zenbat CO2 bota gabe?

>>> Ikusi mintegiaren antolatzaileari egindako elkarrizketa: Fernando Mijangos: ''Hondakinen birziklapenari dagokionez, egoera penagarria da.''

Irakasleak

Helburuak

  • Negutegi-efektua eta CO2a. Hiri Hondakin Solidoen kudeaketa eta tratamenduak. Hausnartu.
  • Erraustegiak dira sostengarriak? Eztabaidagarria.
  • Konposta. Aukeratu onena.

Metodologia

Hizlari eta ikerlariek telematikoki zabaldutako informazioa, datuak eta ikuspuntuak eztabaidatuko dugu Eibarren presentzialki. Eta informazio osagarria bertan aurkeztuko da.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen edonork.

Ekologia, jasangarritasuna, hondakinen kudeaketan parte hartzen dutenenak,

Egitaraua

2020-07-16
Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-10:30

Berotegi-efektua, beharretik arazora.

Leire Ruiz (UPV/EHUko doktorea kimika fisikan.)

  • Azken boladan, ustekabeko edo sasoitik kanpoko eguraldi-aldaketa bortitzak alarma sozial handia sortzen ari dira. Aldaketa hauen errudun nagusia giza ekintzek eragindako berotegi efektua dagoela jakina da, baina askotan berotegi efektu honen gabe Lurrean bizitzerik ez dagoela ez da ezagutzen. Berotegi efektua naturaren zati bat da, behar beharrezkoa geuk bizi ahal izateko, arazoa efektua desorekatzen denean sortzen da. kolokan ipini. Hitzaldi honetan, bai berotegi-efektua, bai efektu hau areagotzen dituzten agenteak aztertuko ditugu; horrez gain, efektu honen desorekatzea sortzen dituen aldaketak eta arazoa zuzentzen ez bada eragin ditzakeen ondorioak eztabaidatuko dira.
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.
10:30-11:00

Hiri hondakin solidoak.

Daniel Zuazagoitia (Doktorea kimika analitikan. UPV/EHUko Magisteritza eskolakoa.)

  • Etxean sortzen ditugun hondakin solidoak mota eta konposizio ezberdinekoak dira, elkarrekin nahasten ditugunean baliabide baliotsu bat galtzen ari gara, material ezberdinak elkarren artean kutsatu eta batzuetan zaila izaten delako hauek berreskuratzea. 2015eko abenduan Europako Batzordeak pakete berri bat onartu zuen Europa ekonomia zirkular batera igaro zedin. Batzordeak lehengai hauek kudeatzeko hondakinen hierarkia kontutan hartu behar zelan adierazi zuen bere garaian. Helburu zehatz batzuk ezarri ziren orduan, eta aurten, 2020. urtearen bukaeran hauek errebisatzeko ordua da; gora jo ote du hondakinen sorrera gurean eta Europa mailan? Etxean egin behar dugun banaketa selektiboa hobera egin al du? Zein da euskaldunon zaborraren konposizioa? Bertatik zenbat da birziklagarria edota konpostagarria? Erraustera hondakin gehiago edo gutxiago bideratzen ditugu orain? Eta berrerabilpena zertan dago? Azken urte hauetan erabilera bakarreko plastikoak ekiditeko ekimenak ikusi ditugu, baita alferrik galtzen den janaria ekiditeko ere. Azkenik, orain dela gutxi bereizitako material hauek beste herrialde batzuetan onartu eta eurek birziklatzen zituzten, orain ordea ez da horrela, etxe barruan kudeatu behar ditugu hauek.
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.
11:00-11:30

Hiri hondakin solidoen balioztatze energetikoa Euskal Herrian.

Gorka Bueno (UPV/EHUko doktorea Goi ingenieritzan.)

  • Une honetan, hego Euskal Herrian bi errauste planta handi daude martxan, bata Bizkaian (Zabalgarbi izenekoa), eta bigarrena Gipuzkoan, Zubietan. Bi errauste planta horiek, urtean, 400 mila tona hondakin ez-arriskutsu errausteko gaitasuna dute, batez ere hiri hondakinak. Zabalgarbi martxan dago 2004. urtetik, proiektua 90.eko hamarkadakoa izan arren. Zubietako errauste planta, berriz, 2019ko azaroan hasi zen hondakinak errausten. Aurkezpen honen helburua bi errauste planta hauen ezaugarri nagusiak ezagutzea izango da: erabilitako teknologia, erraustutako hondakinen ezaugarriak, sortutako isuriak eta hondakinak, balioztatze energetikoaren ezaugarriak eta mugak, kostu ekonomikoak... Bizkaiko errauste plantak hamabost urtez jada funtzionatu duenez, haren jardueraren azterketak erraustearen mugak, ingurumen arazoak eta hondakinen kudeaketan eragindako kalteak aztertzeko aukera ematen du.
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.
11:30-12:00

Dioxinak eta Furanoak.

Sonia Arrasate eta Eneritz Anakabe (UPV/EHUko irakasleak, Doktoreak kimika organikan.)

  • Dibentzo-p-dioxina polikloratuak (PCDD) eta dibentzofurano polikloratuak (PCDF), dioxinak eta furanoak bezala ezagutzen dira. Konposatu horiek toxikoak, iraunkorrak, bio metagarriak, eta batez ere, gizakiaren jardueretatik sortzen dira. 210 dioxina eta furano ezberdin daude. Dioxinek eta furanoek kloro atomoak eta oinarrizko egitura kimiko ezberdina dute. Substantzia horien toxikotasuna ezberdina da; toxikoena 2,3,7,8,-tetraklorodibentzo-p-dioxina edo TCDDa delarik. Orohar, dioxina eta furano gehienak udal- eta osasun- hondakinak erretzean (erraustegietan) sortzen dira. Beste iturri nagusiak honako hauek dira: burdinaren eta altzairuaren ekoizpena, kloroa erabiltzen deneko paperaren zuritze prozesuetan, etxeetan erretzen diren hondakinak (batez ere plastikoak erretzen direnean), erregaiak erretzea (diesela, nekazaritzarako erregaia, etxe-berokuntza), egurra erretzea (kimikoki tratatua izan bada), energia elektrikoa sortzea, tabako kea eta abar. Izan ere, materia organikoaren edozein konbustiotan dioxinak sortzen dira, kantitate txikietan, baina sortu egiten dira. Tenperatura-tarte jakin bat dago dioxinak eratzeko. Errekuntza prozesua 700 o C-tan gertatzen denean eratzen dira dioxina gehien. Errekuntza prozesu horietan, ohikoa da metalak (Fe, Cu…) egotea. Metal horiek erreakzioaren katalizatzaile funtzioa betetzen dute, eta kasu horietan 400 o C-ko tenperatura nahikoa da dioxinak sortzeko. Horretaz gain, dioxinak prozesu naturaletatik ere sortzen dira, hala nola, basoetako suteetatik eta sumendietatik. Zoritxarrez, dioxina eta furano kontzentrazio handiak neurtu izan dira Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren ondorioz, sortutako suteek eraginda. Non egongo ote dira ekainean dioxina eta furano horiek?
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.
12:00-12:30

Konpostajea.

Natxo Irigoien (Doktorea Nafarroako Unibertsitatean.)

  • Etxeko biohondakinak konpostajeraren bidez birziklatzea ekonomia, gizartea eta ingurugiroa hobetzeko aukera paregabea izan daiteke, baina hartarako nahi eta nahi ez, gai organikoaren purutasuna eta gizartearen parte hartzea ezinbestekoa da. Nagusiki bi aukera daude, alde batetik biohondakinen bilketarik gabeko sistemak, zeinetan etxe edo auzo konpostaren bidez biohondakinak sortzen diren lekuan bertan konpostatzen diren, edota beste aldetik biohondakinak bereiztuta bildu, garraiatu eta planta zentralizatu batean konpostatu egiten den.  Sistema guztiak Euskal Herrian ezagutzen ditugu eta haien ondorioak, mugak, abantailak eta arazoak ikuspuntu tekniko, ekonomiko, soziala eta  ingurugiroaren aldetik aztertzeko aukera badugu. Era berean biohondakinen konpostaren erabileraren inguruan zenbait gogoeta partekatuko ditugu (kalitateak, erabilerak, merkatuak, epe luzerako lurrean eta eguraldian duten eragina….).
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.
12:30-13:00

Konpost planta baten tamaina zure herrirako: kalkulu megamakroskopikoak.

Fernando Mijangos (Kimikan doktorea. Koordinatzailea.)

  • Nire herriak X biztanle dauka, zuenak beste. Eta biztanlegoak, guk bezalaxe, hondakinen kudeaketa egokia egiten dute/dugu etxean, hau da, bereiztuta. Nik, zuk eta guztiok, bataz bestean, 1kg hiri hondakin solido sortzen dugu egunero, honen erdia organiko konpostagarria izanik. Konpostatzean masa galera egongo da ura lurruntzen baita; ostera egituratzaileak gehitzerakoan berriz masa gora egingo du. Laupabost hilabete igaro ta gero konposta lortuko dugu. Zenbat lur behar dugu herrian konposta zentralizatua gauzatzeko?
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.