Udako Ikastaroak :: Pedagogia

Euskal Curriculumaren garapen integrala: EKI.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko uztailaren 13a

Euskal Curriculumean oinarritutako proiektua da EKI, eta oinarrizko konpetentzien garapena du ardatz. Konpetentzia horien garapena hautatutako eredu pedagogikoak bermatzen du eta ikas-irakas prozesu osoan islatzen da, baita ebaluazioan ere; izan ere, ebaluazioak aurreko guztiarekin koherentea izan behar du.

Ikastaro hau IkasElkar-ekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Harritokieta Beobide Egaña

    Historiako irakasle DBH eta Batxilergoan, baita Irakasle Masterrean Huhezin eta EHUn. Ikaselkarren eta EHIn Bigarren hezkuntzako Gizarte Zientzietako koordinatzailea.

  • Maite Gomez Lete

    DBH-ko irakaslea Haurtzaro ikastolan eta Ikaselkar eta EHI-n Matematika arloko koordinatzailea.

Helburuak

  • Euskal Curriculumean oinarritutako EKI proiektuaren ezaugarri nagusiak ezagutzea.
  • Ebaluazioaren funtzioak aztertzea eta interesgarriak izan daitezkeen tresnak ezagutu eta erabiltzea.
  • Eredu pedagogikoa eta ebaluazioaren ardatzak uztartzeko beharrez jabetzea.

Edukiak

  • EKI proiektuaren ezaugarriak- Euskal Curriculuma.
  • Irakaslearen rola.
  • Ebaluazioaren funtzioak eta proiektuaren faseak.
  • Ikasteko balio duen ebaluazioa (hezigarria vs egiaztatzailea).
  • Feedbacka.

Metodologia

Ikastaroa parte-hartzailea izango da.

Alde batetik, dinamika desberdinen bidez, taldetan hausnarketara bideratuko da, irakasleen lanerako baliagarriak izango diren ondorioak ateraz. Bestetik, ebaluazio hezigarriarekin lotutako ariketa praktikoak egingo dira.

Nori zuzendua

DBHko irakasleei edo irakasle gaiei.

Gai honetan interesa duen hezkuntza komunitateko edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

HOMOLOGAZIOA

Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2020ko ekainaren 12an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2068348014

 

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.