Udako Ikastaroak :: Informatika, Marketin

Interneteko marketina: web guneari errendimendu hobea atera.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 4a

Norbanako eta enpresek gero eta gehiago erabiltzen dute sarea eguneroko jardunean. Horregatik, enpresa zein erakundeek Interneten egiten dituzten ekintzek estrategia jakin bati jarraitu behar diote, beren helburu, garapen eta neurketekin. Analisi-prozesu hau aurrera eramateko komenigarria da sarea eta haren erremintak ezagutu eta ulertzea, ematen dizkigun aukerak baliatu ahal izateko. Erakundearen webgunea diseinatu eta garatzerako orduan analisi estrategikoan ezarritako helburuak kontuan hartu beharko ditugu. Horretaz gain, kontuan izan behar dugu gure xede-taldearen jarduna non gauzatzen den, guk ere han jarduteko. Bukatzeko, sareak ematen digun aukera interesgarrienetako bat aztertuko dugu: neurketak; Internetek aukera ematen digu ezarri ditugun helburuak bete ote ditugun neurtzeko, beharrezkoa bada aldaketak egiteko parada emanez.

Irakasleak

Helburuak

  • Gure enpresa edo erakundeak Interneten estrategia bat zehaztearen beharra azaltzea.
  • Estrategia hori aurrera eramateko sareak eskaintzen dizkigun erreminta egokienak ezagutzea.

Edukiak

  • Sarrera.
  • Interneterako nola idatzi.
  • Bilatzaileetarako marketina: SEO, SEM.
  • Emaitzen neurketa: Analytics, helburuak eta konbertsioa.
  • Sare sozialak, e-posta kanpainak, blogak, bideo eta beste marketin motak.

Metodologia

Irakasleek hainbat gairen inguruan jardungo dute, atal teoriko eta praktikoak tartekatuz. Horretaz gain, ikasleak etengabe animatuko dituzte haien eguneroko adibideak plazaratzera.

Nori zuzendua

Enpresa zein erakundeetako marketin-arduradunei, sarearen abantailez baliatu nahi duten ekintzaileei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

13:00-15:00 bazkaltzeko tartea hartuko da.