Udako Ikastaroak :: Informatika

HTML5: estandarra egungo web-etara egokitzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 4a

HTML estandarraren azken bertsioak, 4.01 zenbakidunak, 10 urte baino gehiago ditu jada, 1999an atera baitzen. Orduko Interneten ezaugarriei egokituta dago bertsio hori eta, beraz, gaur egungo webaren beste elementu piloa (audioa, bideoa, elkarrekintza handiko aplikazioak, grafiko mugikorrak, jokoak, off line lan egiteko aukera...) ezin du adierazi. Horretarako hirugarrenen pluginak erabili dira orain arte (Flash, Silverlight, JavaFX...).

Azkenean W3C erakundea ari da HTML formatuaren 5. bertsioa prestatzen, eta 2010. urtearen amaierarako bukatzea espero du. Elementu berri mordoa dakar: <audio>, <video> eta <canvas> (denbora errealean eta baita 3D-n ere marrazten joan gaitezkeen pintura-oihala) etiketak, mikrofonoarekin eta webcam-arekin elkarreragiteko aukera, orriaren atal ezberdinak bereizteko etiketak, formularioetan kutxa mota berriak, grafiko bektorialak edo ekuazio matematikoak zuzenean txertatzeko aukera, off line gaudenean web aplikazioek datuak gordetzeko APIa, arrastatu eta jaregiteko APIa, networking-erako APIa...

Ikastaro honetan ezagutuko ditugu hobeto HTML 5-ek eskaintzen dituen aukera berriak, eta Interneteko nabigatzaileek jada inplementatuta dituzten atalak praktiken bidez ikasiko ditugu.

Irakaslea

Helburuak

  • HTML 5-en historia eta gorabeherak ezagutzea, W3C-ren beste estandarren testuinguruan.
  • HTML 5-en elementu eta ezaugarri berriak ezagutzea.
  • Web orriak HTML 5-en egiten ikastea adibide praktikoen bidez.

Edukiak

HTML 5-en historia.

HTML 5-en ezaugarri nagusiak.

HTML 5 praktikan:

  • Audioa eta bideoak txertatzea.
  • <canvas> elementua eta WebGL 3D-ko liburutegi grafikoa.
  • Mikrofonoarekin eta webcam-arekin elkarreragitea.
  • Orriaren atalak bereiztea.
  • Formularioak.
  • Grafiko bektorialak eta ekuazio matematikoak.
  • Off line gaudenean web aplikazioek datuak gordetzeko APIa.
  • Arrastatu eta jaregiteko APIa.
  • Networking-erako APIa.

Metodologia

Ikastaroak zati teoriko bat izango du non HTML 5-en historia eta ezaugarri nagusiak gainetik ikusiko diren. Gero ezaugarri horietako bakoitza sakonago ikusiko da, adibide praktikoekin. Eta Interneteko nabigatzaileek jada inplementatuta dituzten ezaugarriekin ariketak ere egingo dira, praktikan ikusteko nola erabili HTML 5 web orriak egiteko.

Nori zuzendua

Modu profesionalean nahiz amateurrean web orriak egiten dituen (edo egin nahi dituen) edonori zuzendua. Komeni da webgintzari buruzko oinarrizko ezagutza izatea eta HTML, CSS, Javascript eta horrelako lengoaiekin esperientzia edo gutxieneko ezagutza izatea.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

html5, html, web guneak, W3C, WebGL, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.