Udako Ikastaroak :: Psikologia

Galerak modu baikorrean bizitzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 4a

Gure gizartea bat-bateko plazeretan oinarritzen da, jaiotzen garenetik gauzak nola eskuratu erakusten digute baina ez zer egin galtzen ditugunean.

Hala ere, galerak bizitzaren zati bat dira. Guztiok galera mota desberdinei aurre egin beharko diegu gure bizitzan zehar eta hauei aurre egiteko estrategiak izatea ezinbesteko ikusten dugu.

Irakaslea

  • Ziortza Carranza Ramirez

    Psikologian lizentziatua (EHU), Tanatologian aditua (La Laguna Unibertsitatea, Tenerife) eta Grafologoa.

Helburuak

  • Bizitza oso-osorik bizitzen ikastea galerak barne eta modu baikorrean harturik.
  • Bizitzaren eta honek dakartzan galeren inguruko gogoeta egitea.
  • Galera baten aurrean azaltzen diren emozioak identifikatzea eta ezagutzea.

Edukiak

Zenbait galeraren inguruko hausnarketa

  • Bikote-banaketa: umeei nola azaldu, nor naiz ni.
  • Gaixotasunak ulertzen: gorputzaren esanahia, nola bizi.
  • Adina eta haren garaiak: helduaroa, zahartzaroa (erretiroa).
  • Heriotza: hemen eta han, adin desberdinetan nola landu, agurraren garrantzia.
  • Galeren aurrean sortzen diren emozioak bideratzen ikasi: musikaren bitartez, artearen bidez.

Metodologia

Film, jolas, rol-playing eta material idatziaren bitartez. Ikastaroa parte-hartzailea izango da eta haiek dauzkaten interesetara egokituta.

Nori zuzendua

Publiko orokorrari zuzendua dago

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

Etiketak

galerak, psikologia, bizitza, emozioak, gaixotasunak, heriotza, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.