Udako Ikastaroak :: Soziologia

Euskal punk eta (des)eraikuntza nazionala: ukaziotik harago.

  • Hasiera-data: 2010(e)ko uztailaren 12a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko uztailaren 15a
  • Tokia: Lekeitio - R.M. Azkue ikastola
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueu-eibar/
  • Ordutegia: Astean zehar. 10:00-13:00 eta 15:00-16:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 4a

80ko hamarkadan Euskal Herrian ezagutzen den egoera soziala oso bitxia eta espezifikoa da, eta, horregatik, bertan jasotzen diren fenomeno sozialak ikuspegi horretatik behatuak izan behar dira. Estatu espainiarrean frankismoaren erregimen autoritariotik Europan homologazio demokratikoa lortu nahi duen sistema parlamentario-monarkikora pasatu da eta irtenbide hori Euskal Herrian oso erresistentzia handiak ezagutzen ari da bertako aldarrikapen identitario-subiranistak oso era murriztuan (agente askoren ustez behintzat) asebetetzen ari direlako. Baina aldi berean europartze horrek —eta 70eko hamarkadako erregai fosilen prezioen gorakadak eragindako krisi ekonomiko globalak— sakoneko errekonbertsio industriala eskatzen du. Testuinguru horretan, Euskal Herriko gazteriari aurkezten zaion panoramak langabezia-kota handiak, aurreko belaunaldien amets libertarioen akitzea edo egokitzea, errepresioaren gorakada, derrigorrezko soldaduska (gizonezkoentzat) eta antzeko gaiak ditu osagai. Ukazioa izango da erantzun zabalduenetako bat, makurtze edo egokitzea baino. Baina gerorik ikusten ez duen ukazio horrek (punk fenomenoaren alde negatiboa) do it yoursef/ geroa gure kaxa eraiki proposamen positiboa eta sekulako eztanda sortzailea (punk musika, espazio autokudeatuak, nork bere ibilbide biografikoa diseinatu, etab.) eragingo du.

Irakasleak

  • Ignacio Abrego Chopeitia

    'Okene Abrego'

  • Xabier Aierdi Urraza

    Soziologoa, EHUko irakaslea.

  • Ritxi Aizpuru Zubizarreta

    Musika editorea.

  • Ibai Atutxa Ordeñana

    Euskal Filologian lizentziatua, Literaturan aditua.

  • Julen Azpitarte Goienetxea

    Kazetaria.

  • Iker Barandiaran Zubiate

    Kazetaria eta musika eragilea.

    90eko hamarkada hasieratik kazetaritzan eta musikaren zabalkundean murgildutako arrasatearra. Hedabide ugaritan aritua, Arrasateko Gaztetxean luzaroan kultura programazioan eraman eta Danbaka musika lehiaketaren koordinatzailea izateaz gain, azken urteotan Arrasateko Kooltur Ekintza taldean dihardu.

    Iker Barandiaran Argian

  • Iñaki Barcena Hinojal

    Soziologian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. UEUkidea.

  • Asier Blas Mendoza

    Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzailea da, Leioako Gizarte eta komunikazio Zientziak fakultatean, Zientzia Politikoak Sailean. Azkeneko arlo honetan Doktorea da. “Parte Hartuz” ikerketa taldean hartzen du parte. UEUko kidea da.

    webgunea: http://asierblas.com/

  • Imanol Galfarsoro Madariaga

    Soziologian doktorea, Leeds-eko Unibertsitatean ikerlea.

  • Iban Galletebeitia Gabiola

    Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua. UEUkidea, UEUko Soziologia sailburua.

  • Patxi Gezuraga Uriarte

    agroekologia.org taldeko kidea eta UEUkidea.

  • Gotzon Hermosilla Bermejo

    Kazetaria.

  • Jone M. Hernandez Garcia

    UPV/EHU. Antropologia irakaslea.

  • Emilio Lopez Adan

    Medikua eta euskal idazlea.

  • Hartzea Lopez Arana
  • Ibon Rodriguez Garcia

    Musikaria.

  • Gorka Urbizu Ruiz

    Musikaria.

  • Jesus Maria Zabala Ajuriagerra

    'Josu Zabala'. Hertzainak, 7 Eskale, Gora gu ta gutarrak.

  • Juan Luis Zabala Artetxe

    Berriako kultura saileko burua.

  • Mario Zubiaga Garate

    Politika Zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea. UEUkidea.

    @zuribia

Helburuak

  • Musika/gizartea ildoan sakontzea.
  • Punk fenomenoaren eragina Euskal Herrian aztertzea.

Edukiak

  • 80ko hamarkadaren kokapen soziologikoa.
  • Euskal Herriko instituzionalizazio/desinstituzionalizazio prozesuak.
  • Punk fenomenoaren eztanda gazteriaren ezinegon bezala.
  • Ukazio bidezko baieztapen (de)konstruktiboa.
  • Zer da Punk izatea gaur egun?
  • Punk korrontea Euskal Herrian.
  • Des/erainkuntza nazionala, eta ukazioaren logikak Euskal Herrian.
  • Desobedientzia zibila.

Metodologia

Erabiliko den metodologia pedagogikoa: parte-hartzailea, sortzailea, berritzailea.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen orori (musikaz, gizarteaz eta kultur arimaz interesatzen den orori).

Egitaraua

2010-07-13

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-13:30

Euskal Herriko punk eztanda: jendetzaren autonomia aldarrikatuz, nazio eraikuntza arazotuz. (hitzaldi laburrak eta mahai ingurua)

16:00-18:00

Punk perretxikoak EHn. (musika entzunaldia)

  • Gotzon Hermosilla Bermejo
19:00-21:00

Goroldiorik gabeko harribitxiak: kantu definitiboen bila. (hitzaldia eta musika entzunaldia. SAIO IREKIA)

2010-07-14

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-13:30

Erreboltatik instituzionalizaziora, 'Do it yourself DIY) bitarte: martxa mantsotu, borroka galdu? (hitzaldi laburrak eta mahai ingurua).

16:00-18:00

Sustraiak, rock, rap, reggae eta bere ifrentzuak: 'mad dogs and the englishmen' EHn. (musika entzunaldia)

  • Julen Azpitarte Goienetxea
  • Ibon Rodriguez Garcia
19:00-21:00

Mikel Laboa: sekula belardiko musikaria. (hitzaldia eta musika entzunaldia, SAIO IREKIA)

2010-07-15

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-14:00

Euskal Herria gaur: punk ala normaldu, basatiak edo hiritarrak. (hitzaldi laburrak)

16:30-18:30

Punk-a establishment bilakatua? Insurjentziaren soinu berrien bila. (musika entzunaldia)

22:00-23:00

Kontzertua: Mikel Laboaren omenez.

2010-07-12

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-12:00

Galdu arte: punk erreboltaren erradiografia bat munduko (EHko) leku baten.

16:30-18:30

Ezpainetako margo arrastoen xerka munduan zehar: G. Marcus-en teoriak eta punk lurraldeak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

Oharrak

Ikastaro honen harrera eta lehen eguna, uztailaren 12an, EIBARren izango da, UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxean. Ikusi mapa.

Babesleak

Etiketak

soziologia, punk fenomenoa, euskal herria, deseraikuntza, desobedientzia zibila, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.