Udako Ikastaroak :: Soziologia
Iraunkortasuna izango da XXI. mendean gizadiak izango duen arazorik larrienetakoa, hala ikuspegi globaletik nola lokaletik. Krisi sozioekologikoa hiru gertakariren txirikordatzetik dator nagusiki: aldaketa klimatikoaren areagotzea (giza jarduerak eragindakoa); XX. mendea goitik behera baldintzatu duen matrize energetikoaren agortzea (gizartean aldaketa dramatikoak eragiteko ahala duen faktorea); eta giza ongizatearen berme diren bestelako baliabideen agortze hazkorra (ura, basoak, bioaniztasuna, etab.).
Gauzak horrela, beharbada ez dago desafio potoloagorik: gizarte iraunkorrerako trantsizioa pentsatu, diseinatu eta martxan jarri. Bide horretarako, ondokoa dugu abiapuntu: hein handi batean, krisi sozioekologikoa Modernitatearen oinarri kulturalen krisia da. Hau da, Mendebaldeko gizarteen euskarri izan den bizkarrezur kulturala dago guztiaren abiapuntuan (mundu-ikuskera, arauak, balioak, instituzioak, bizimoduak eta jokaerak). Desafio zientifiko eta teknologikoetatik harago, ezinbesteko iparra da gizartearen eraldatze sozial, ekonomiko, energetiko, politiko, kultural eta psikosoziala.
Zibilizazio-ereduaren gaineko eztabaida dugu atze-oihalean, garapen-ereduaren galdera ezin zorrotzagoa, gizarte-eredu berriak irudikatzeko eta abiatzeko gaitasuna, eta balio-sistema alternatibo baten eraikuntza. Euskal Herrian ere, arrazionaltasun sozioekologikoa indartzea da etorkizuneko gakoetako bat, paradigma berri bat eraiki aldera gure herriarentzat.
Eragile guztien lana da iraunkortasunaren aldeko trantsizioa (eremu publikoa, pribatua eta komunitarioa). Guk komunitatean jarri nahi genuke azpimarra: herrigintzaren ikuspegitik nola hel dakiokeen behar dugun trantsizioari.
Mintegi hau Mondragon Unibertsitatearen Lanki ikertegiarekin elkarlanean antolatu da.
LANKIko ikertzailea eta MUko irakaslea (HUHEZI.
Hidrogeologian katedratua, UPV/EHUko irakaslea, UEUko kidea.
EHNE Bizkaiko zuzendaritzako kidea.
Soziologian doktorea. LANKIko ikertzailea, MUko irakaslea (HUHEZI), UEUko kidea.
Telekomunikazioetan doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUko kidea.
Bizi! Mugimenduko kidea
Ekonomialaria, EHUko irakaslea, UEUko kidea.
Bizi! Mugimenduko kidea.
LANKIko ikertzailea, MUko irakaslea (HUHEZI), UEUkidea.
Helburu horiek begiratu diziplinartekoa eraikiz bete nahi ditugu, eta elkarrizketan jarriz herrigintzan ari diren eragileak eta mundu akademikoan ari direnak.
1. Euskal gizartearen diagnostikorako hainbat begiratu:
2. Iraunkortasunaren aldeko herri-ekimen berritzaileei so:
3. Euskal trantsizioa ipar: herri-ekimenaren desafioak
Gai guztiek izango dute aditu (edo/eta aritu) baten aurkezpena (hitzaldia) eta, ondoren, gogoeta kolektiboari ekingo zaio.
Bilgune espezializatua da buruan duguna, dibulgatzailea baino gehiago. Eta, egiari zor, ‘ikastaro’ kontzeptuak ez dio erantzuten buruan darabilgunari, adituen edo/eta arituen ‘bilgune’ bat eratzea izango bailitzateke gure asmoa. Ikuspegi batetik ala bestetik, herrigintzatik edo akademiatik, iraunkortasunaren gaian aditu direnen ‘euskal bilgune’ bat eratzea dugu helburu:
Edozelan ere, hizlarien eta hartzaileen arteko bereizketak ez luke zentzu gehiegirik, lehenengoak elkarrizketa zabalagorako abiapuntuak ezartzeaz baino ez lirateke arduratuko.
Talde bazkaria matrikularen prezioaren barne dago, mintegiko partaide guztiak daude gonbidatuta.