Udako Ikastaroak :: Pedagogia

Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) metodologia eta IKT unibertsitateko irakaskuntzan.

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 4a

AOI metodologiaren urratsetan murgildu eta IKTen aplikazioan sakonduko da, Euskal Herriko zein nazioarteko praktika onei erreferentzia zuzena eginez. Era berean, eginez ikasteko helburuarekin, ikastaroan unitate didaktiko edota irakasgai bat AOI+IKT formularekin landuko da. Bukatzeko, ikasleek, banaka edo taldeka, beren aldetik, unitate didaktiko edota irakasgai bat AOI+IKT formularekin landu beharko dute eta, horretan laguntzeko, bi asteko on line tutoretza eskainiko da. Azkenik, egindako lanen aurkezpenekin ikastaroa itxiko da.

Irakasleak

  • Iratxe Esnaola Arribillaga

    UEUko kidea, EUren Hezkuntza Proiektuan parte-hartzailea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, Informatika ingeniaria. PuntuEus Elkarteko kidea.

  • Olaia Jimenez Arrieta

    UEUko kidea, EUren Hezkuntza Proiektuan parte-hartzailea, Mondragon Unibertsitatean HUHEZIko irakaslea, pedagogo eta psikopedagogoa.

Helburuak

  • AOI metodologia menderatzea.
  • IKTen erabilera egokiaren beharraz jabetzea.
  • AOI eta IKTak uztartuko dituen irakaskuntza-ikaskuntza eredua lantzea.
  • Euskal Herriko eta nazioarteko praktika onak ezagutzea.
  • Irakasgai edo unitate didaktiko bat AOI+IKT formulara bideratzea.

Edukiak

  1. AOI metodologia: autonomian eta lankidetzan oinarritutako zazpi urratseko ikaskuntza.
  2. IKTen erabilera: egokitasuna eta unibertsitateko irakaskuntzarako ekarpenak.
  3. Nola uztartu AOI eta IKT unibertsitateko irakaskuntzan? Aukerak eta erronkak.
  4. Praktika onak: Euskal Herria eta nazioartea.

Metodologia

Aurrez aurreko saioetan: sarrera unean, tailer teoriko-praktikoak egingo dira. Horietan, azalpen teorikoak eman eta horren ulermena eta aplikazioa ikusteko, jarduera praktikoak egingo dira, alegia, eginez ikasteko metodoa erabiliko da. Jarduera horietan, ikasleek taldean zein modu autonomoan aritu beharko dute, horiek baitira metodologia horretako bi konpromiso nagusiak.

Metodologiaren urratsak ezagutzen eta ulertzen goazen heinean, garapen eta hausnarketa unean hain zuzen ere, IKTen erabilera txertatzeko tailer praktikoak egingo dira, bertan, erabilera egokiak landuko dira. Beraz, aurrez aurreko saioetan, AOI metodologiaz, IKTen rol hezitzaileaz eta bi horien uztarketa praktikoaz arituko gara.

Ondoren, aurrez aurreko saioetan ikasitakoarekin ekoizpen unera igaroko gara. Ikasleek, banaka edo taldeka, unitate didaktiko edo irakasgai bat aukeratu eta AOI+IKT formula aplikatu beharko dute. Azken ekoizpena gidatzeko eta orientatzeko on lineko tutoretzak egingo dira eta egindako lanen aurkezpenekin ikastaroa bukatutzat emango da.

Nori zuzendua

Unibertsitateko irakasle edo irakaslegaiei eta, oro har, gai hauetan interesa duten guztiei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

 

Oharrak

Ikastaroak aurrez aurreko hiru saio ditu: uztailaren 12an, uztailaren 19an eta irailaren 18an. Irailaren 6tik 10era, tutoretza on line egingo da.

Etiketak

arazoetan oinarrituta irakaskuntza, AOI metodologia, IKT, unibertsitatea, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.