Udako Ikastaroak :: Bertsolaritza, Komunikazioa
Bertsogintzan oinarriturik, jendaurreko sormenari buruzko ikastaldi teoriko-praktikoa izango da. Jendaurrean mintzo garelarik, eta zehazki bertsoa sortzen dugularik, testuak sortzen ditugu. Ez hori bakarrik, ordea; kanta erak, keinuak, komunikazio-estrategiak eta taktikak sortzen ditu. Hots, baliabide testualak eta paratestualak. Hori guzia erabiltzen du gutxienez igorleak (bertsolariak) bertsoen bidez komunikatu nahi duelarik.
Ikastaro hau Bertsozale Elkartearekin elkarlanean antolatu da.
Filologian lizentziatua; bertsolaria eta idazlea.
Bertsolaria, idazlea eta kantaria.
Ikus-entzunezko Zientzietan lizentziatua. Bertsolaria.
"ANDER LIPUS". Aktorea eta antzerki zuzendaria.
Irakaslea. Bertsolaria, gai-jartzailea.
Bertsolaria, idazlea eta kantaria.
Bertsolaria, itzultzailea eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
Nekazaritza ingeniari teknikoa. Bertsolaria.
Parte bat teorikoa izango da eta bigarrengoa praktikoa, teorikoa aplikatzeko.
Ahozko zein idatzizko testu-sorkuntza hobeki komunikatzen ikasi nahi duen orori, dela irakasle, aurkezle, bertsolari, kantari, ipuin-kontalari, antzerkilari…
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Kantatzetik kantatzera. Testuaren interpretazioa kanta eran. Doinuaren, erritmoaren, bolumenaren kudeaketa. |
|
11:30-13:30 |
Pertsonaiaren larrutik; gorputz adierazpena. |
|
16:00-18:00 |
Jon Maiak eta Ander Lipusek goizean eman azalpenen araberako ariketa praktikoak. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Jende aitzinean nola komunikatu hobeki. Taktikak eta estrategiak. |
|
11:30-13:30 |
Jende aitzinean nola komunikatu hobeki. Ariketa praktikoak. |
|
14:00-18:00 |
Bertso Bazkari esperimentala: ikastaroan landutakoaren araberako ariketa eta gaiak proposatuko zaizkie Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi bertsolariei, Iker Iriarte gai-jartzailearen eskutik. |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Ipuingintza, zutabegintza eta bertsotan gai bati kantatu bakarka. Zer dute komunean? Zertan lagun dezake baten teknikak bestean? |
|
11:30-13:30 |
Ideien iturriez eta originalitateaz: almazena eta sorkuntza. Nola landu irudimena? |
|
16:00-18:00 |
Andoni Egañak eta Xabier Paiak goizean eman azalpenen araberako ariketa praktikoak. |
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak (EHBE) bere bazkideei matrikularen %30eko diru-laguntza emango die. Ikusi argibideak.