Udako Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Jendaurreko komunikazioan trebatzeko tailerra: III. modulua.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 27.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko ekainaren 20a

Gero eta pertsona gehiagok (profesionalak, enpresa-gizonak, lantaldeen zuzendariak, hizlariak, eta abar) gaitasun egoki, bikainak eta dotoreak behar dituzte, helburu zehatz batekin jendaurrean ideiak, proposamenak, proiektuak aurkezteko, produktuak saltzeko, eta abar. Jakina, hizlariak jendaurrean duen eragina, handiagoa edo txikiagoa, hobea edo okerragoa, hizlari-aurkezleak dituen gaitasunen kalitatean datza.

Hizlari gisa gure rola edozein izanda ere, hobetu daiteke. Azken finean, komunikatzeko dugun era ikasi egin dugu, imitatze edo modelaketaren bidez, eta ikasketa hori betiere hobetu daiteke. Eta beraz, hobekuntza hori irakatsita izan daiteke ere. Erabiltzen diren osagarrizko baliabide modernoez gain (proiektagailuak, pantailak, ordenagailuak, eta abar), edozein aurkezpenetan zalantzagabekoak eta ezinbestekoak diren oinarriak, hots, hitzezkoa den eta hitzezkoa ez den lengoaiaren (edukia eta ahotsa, eta gorputza, hurrenez-hurren) eremuan dauden komunikazioaren zenbait alderdi eta “zoko-moko” ugariak era praktikoan landuko dira bertan.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Jendaurrean hitz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea da helburua, ahalik eta erraztasun, argitasun, naturaltasun eta dotoretasun handienaz, ematen diren mezuetan eraginkortasuna lortzeko, lanean denbora irabazteko eta, hala bada, eztabaidak ebazteko, autoestimua indartzeko eta besteekiko erlazioen kalitatea hobetzeko; horren guztiaren, ondorioz, emaitza profesional hobeak eta bizi-kalitate hobea lortuko ditugu.

Edukiak

  • Porrota feed-back kontruktibo bihurtzea.
  • Arretagunearen kontrola, kanporantz eta barnerantz.
  • Hautematearen eta haren barne-baliabideen erabilera.
  • Gorputza eta haren komunikazio potentziala, jarrera eta haren mugimenduak espazioan.
  • Ahotsa: tasunak eta isiluneak.
  • Lengoaia.
  • Mezuetan adostasuna (gorputz-lengoaiari eta berbetari dagokienez).
  • Mintzaldiaren edukiaren antolakuntza eta egituraketa.
  • Aurkezpenak egiteko mapa-eredua.

Metodologia

Mintegi edo tailer hau funtsean praktikoa da. Ariketa askorekin, bizipenez beterik.

Nori zuzendua

Pertsona taldeekin nahiz pertsona taldeen aurrean lan egin behar duten guztiei (eta nork ez du behar hori?).

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro hau egiteko EZ da beharrezkoa aurretik I. eta II. moduluak eginak izatea.

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Jarduera —ikastaro/mintegi— honetako prozesuan komunikazio-tresna oso bat eraikitzen da urratsez urrats, ariketaz ariketa, orduz ordu eta egunez egun. Une bakoitzean tresna horren elementuren bat ikasten da.

Bizikleta bat egiten ikasten baldin badut, urratsez urrats jakin behar dut nola egiten den osorik. Urratsetako bat ez baldin badut egiten, ezin izanen dut bizikleta osatu eta, beraz, ezin izanen dut hura erabiliz bidaiatu.

Ikastaro honetan matrikulatzen diren guztiek oso konpromiso argia hartu behar dute: egunero bertaratzea eskolara, bestela dena galduko lukete, Ezin izanen lirateke bizikletaz ibili(ikastaroa, denbora eta dirua alferrik galduko lukete eta, horretaz gain, gainerako ikasleak benetan kaltetuko lituzkete).

Etiketak

komunikazioa, jendaurreko komunikazioa, udako ikastaroak, ahotsa, gorputza, arretagunea, hautematea, mezua, mintzaldia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.