Udako Ikastaroak :: Psikologia

Burua hotz, bihotza bero: kirolarientzat tresna psikologikoen lantegia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko ekainaren 20a

Kirola gero eta espezifikoagoa bihurtzen ari da. Arlo fisikoan, teknikoan edo taktikoan aurrerapen handiak egin dira azken hamarkadetan, baina arlo psikologikoa landu gabe gelditzen den arloa da oraindik. Hori dela-eta, ikastaro honen bidez kirolariei arlo psikologikoa lantzen lagundu nahi diegu. Edozein mailatako kirolariei zuzendutako tailer praktikoak izango dira. Modu praktikoan norberak landuko ditu bere kirol-jardunean arlo psikologikoa aintzat hartu eta indartzeko tresnak.

Irakasleak

Helburuak

Kirolariek,

  • Autoezagutzan sakontzea.
  • Aldagai psikologikoek kirolean duten eragina ezagutzea.
  • Arlo psikologikoa lantzeko tresnak bereganatzea.
  • Kirol-emaitzak modu objektiboan neurtzeko gaitasuna lantzea

Edukiak

  • Neure burua ezagutzen: motibazioa, autokonfiantza, aktibazioa eta urduritasuna, arreta eta kontzentrazioa. Nola eragiten didate?
  • Burua nola landu? Entrenamenduetan abilezia psikologikoak lantzeko bideak.
  • Lehiaketa Ebaluazioa: Modu objektiboan ebaluatzen al dut kirol-emaitza? Nork bere ebaluazio-tresnak sortu lehiaketaren balorazio objektiboa egiteko.

Metodologia

Gaiak lantzeko orduan, oinarrizko arlo teorikoa eta arlo praktikoa landuko dira. Praktikari lehentasuna emango zaio eta dinamika parte-hartzaileen bidez landuko dira gaiak, norberaren beharrei eta lehentasunei erantzun egokiak ematea izango delarik helburua.

Nori zuzendua

Edozein mailatako eta edozein kirol egiten duten kirolariei zuzendutako tailerrak izango dira.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

Etiketak

kirola, psikologia, udako ikastaroak, motibazioa, autokonfiantza, kontzentrazioa, arreta, entrenamendu, lehiaketa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.