Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza
(Uztailaren 1eko taldea)
Azken urteetan frantsesaren kalkoak franko emendatu dira Iparraldeko euskaldunen testu idatzietan eta ahozko mintzoan. Egoera horretaz oharturik, Ikas pedagogia zentroa “estilo liburua” baten osatzen ari da, huts errepikakorrenak agerian eman eta euskara hobetzeko tresna bat eskaintzeko asmoz.
Ikastaro honetan, delako tresna aurkeztearekin batean, huts edo petto ohargarrienak erakutsiak izanen dira eta zuzentzeko bideak eskainiko.
Ikastaro hau UEUk, EEPk eta IKAS Zentroak elkarlanean antolatu dute.
Irakaslea: Celine Mounole, Baionako fakultateko Euskal Ikasketen Saileko irakaslea (UPPA) eta Iker zentroko ikertzailea.
Baionako fakultateko Euskal Ikasketen Saileko irakaslea (UPPA) eta Iker zentroko ikertzailea.
Gramatika eta hiztegi sailetako gaiak landuko dira, besteak beste, bere/haren; edo/ala, bera/berdina, zer/zein, konparantza, mugagabearen erabilera, partitiboaren erabilera, ba- aditz aurrizkia, perpaus erlatiboak...
Ikastaroa ariketa praktikoetan bermatuko da, hala nola, hutsak dituzten testuak analizatuz eta zuzenduz, testuak frantsesetik euskarara itzuliz, azalpen gramatikalak ariketen bitartez landuz.
Ikastaroa egunero euskaraz idatzi behar dutenei zuzendua zaie: itzultzaile eta zuzentzaileak, euskara teknikariak, kazetariak, irakasleak...
Ikastaroa urririk da baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.