Udako Ikastaroak :: Komunikazioa

Sarea eta komunitate birtualen kudeaketa praktikoa: Community Manager-ak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 24.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko ekainaren 20a

Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara. Bajaren bat egonez gero, zurekin harremanetan jarriko gara.

 

Komunikazioaren arloa etengabeko aldaketa eta garapenean dago, baita krisi-garaian ere... edo agian horregatik. Sare sozialak eta komunitate birtualak indarrean daude egun, eta errealitate horren inguruan lanpostu berriak sortu dira, Community Managerrarena (CM) esaterako. Esan daiteke CMren zeregin nagusia entitate baten eta haren erkidego potentzialaren arteko lotura pitzarazi edo indartzea dela, bataren eta bestearen arteko komunikazioa errazteko eta hobetzeko animatzailea. Horretarako koktel bat egiten du komunikazioaren, marketinaren eta teknologia berrien ezagutza baliatuz. Enpresentzat modu berri bat da komunikazioaren arloan eraginkortasunari eutsi —edo areagotu— eta aldi berean baliabide merkeagoak erabiltzeko. Komunikazioaren profesionalentzat aukera izan daiteke bide berri bat irekitzeko. Gure artean ez da oso ezaguna, baina tankera horretako adituen beharra gero eta zabalduago dago, batez ere enpresaren arloan. Herri honetan esparru sozialagoetara ere zabaldu ote daiteke CMren antzeko figura bat?

Aurretik aipatutako kontzeptu gehienak izango dira aztergai ikastaroan. Horrez gain, CMren jardunbidea gure artean oso zabaldua ez bada ere, ezagunak diren kasu eta pasarte interesgarriak ezagutaraztea eta tailer praktiko txiki bat abian jartzea da asmoa.

Irakaslea

  • Mikel Lizaso Odriozola

    Kazetaria (10 urtez) eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea (zortzi urtez). Antzeko ikastaroak eman izan ditut EAEko Bigarren Hezkuntza irakasleentzat.

Helburuak

  • Community Manager batek dituen zeregin nagusiak azaltzea teorian eta praktikan.
  • Komunikazioaren alorrean dauden bide eta aukera berriei buruzko azterketa eta informazio-trukaketa sustatzea.

Edukiak

Ezagutza teorikoa

  • Interneten eboluzioa eta egungo panoramaren azterketa.
  • Komunikazio-ildo berrien azterketa eta haren txertaketa marketin eta teknologia berriekin.
  • Community Manager-aren zeregin eta tresnak.
  • Arlo sozialean mota honetako profil batek izan dezakeen garrantzia mahaigaineratzea.

 

Laborategi praktikoa

  • Kasu praktiko baten garapena: UEUk egin nahi duen kanpaina bati buruz.
  • Sare sozialek eskaintzen dituzten tresnak erabiltzea proiektu honi buruzko erkidego bat sortzeko UEUko kideen artean.
  • Aurretik ikasleek zehaztutako proposamenak aztertu eta garatzea.
  • Proposamenak UEUko kideen erkidegoarekin konpartitzea.
  • Erantzuna bildu eta aztertzea.
  • Ondorioak ateratzea.

Metodologia

Teoriko-praktikoa. Alde teoriko bat egongo bada ere, praktikari emango zaio pisu gehien.

Nori zuzendua

Komunikazioaren esparruan ezagutza areagotu nahi duten profesional eta partikularrei.

Komunikazioaren alorrean lan mota berriak arakatzen ari diren profesionalei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

community manager, sarea, komunikazioa, sare komunitateak, udako ikastaroak, internet, blogak, kanpainak, lainoa, marketina

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.