Udako Ikastaroak :: Pedagogia

Ipuinen funtzio pedagogikoa: balioak transmititzeko eta harremanak lantzeko.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 27.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko ekainaren 20a

OHARRA: Ikastaro hau bertan behera gelditu da antolaketa arazoak medio. Interesa badaukazu, eman izena (ez egin ordainketarik) eta berriz eskaintzen dugunean zuzenean bidaliko dizugu informazioa. Barkatu eragozpenak.

 

Gure gizartean beti erabili izan ditugu ipuinak, batzuetan era kontzientean eta beste batzuetan ez-kontzienteki balioak transmititu eta haurrekin harremanak izateko era bezala. Baina, benetan ulertzen al dugu ipuinen mezua? Hauek al dira gure haurrei adierazi nahi dizkiegun ereduak?

Irakaslea

  • Eider Goiburu Moreno

    Psikologian Lizentziatua, Sexu hezitzailea eta Berdintasun teknikaria. Lahia-Nahia Elkarteko koordinatzailea.

Helburuak

Helburua nagusia, ipuinen funtzio pedagogikora hurbiltzea da, ipuinak erabiltzeko baliabideak emanez.

  • Ipuinak definitzea: ipuinen historia ezagutzea.
  • Ipuinen funtzio pedagogikoa azaltzea.
  • Sexualitatearen eta generoaren ikuspuntutik ipuinen azterketa kritiko bat egiteko gaitzea.
  • Ipuinak moldatzeko eta berriak sortzeko trebetasunak eskaintzea.
  • Ipuin-kontaketarako prestatzea.

Edukiak

  • Ipuina eta haren historia.
  • Ipuinen erabilera eta funtzio pedagogikoa gaur egun.
  • Ipuinen ikuspegi-aldaketa sexualitatearen eta generoaren ikuspuntutik.
  • Ipuin bat sortzeko behar ditugun pauso eta irizpideak.
  • Ipuin-kontaketan trebatzea: ahots, begirada eta abarren lanketa.
  • Taldeen kudeaketa.

Metodologia

Teoriko – Praktikoa. Dinamika parte-hartzaileen bidez landuko dira gaiak.

Nori zuzendua

Tailer hau heziketa-arloarekin harremanetan dagoen edo interesa duen edozein pertsonari dago zuzendua (elkarteetako boluntario, langile, hezitzaile, guraso, begirale, ikasle...)

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

ipuinak, balioak, pedagogia, kontalaritza, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.