Udako Ikastaroak :: Glotodidaktika

Hizkuntza irakaskuntzan bide berriak: nola erabili ahozko komunikazioa eta simulazioak, lanerako hizkuntza irakaskuntzan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko uztailaren 3a

Ikastaroa Erasmus+ eko COMBI proiektuan oinarrituta dago eta hizkuntza irakaskuntzan bide berriak proposatzen ditu, Europako hainbat leku eta esperientzietatik hartuta eta eta egoera elebidunei egokitua. Hizkuntza irakaskuntzak kasu honetan bide klasikoak alde batean utziko ditu eta bi ezaugarritan zentratuko da bereziki:

1. Hizkuntza behar jakin batzuetarako ikastea (COMBIren kasuan, osasuna eta arreta sozialeko langileak dira hartzaile taldea, hala ere, metodologiaren ikuspegia beste eremu batzuetara transferigarria da)

2. Hiztunaren ahalduntzea, lehenengo hitzetatik, egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta.

Ariketa metodologikoak lantzeaz gain, COMBI-k ematen duen ikuspegi integralaren gainbegirada ere emango dugu (lan-komunikazioaren behaketa, kultur-aniztasuna, “azterketa” berriak, …).

Ikastaroa praktikoa da eta irakasleei eta hizkuntza irakaskuntzan interesa dutenei metodologia horretan sartzeko eta elkarrekin praktikan probatzeko aukera eman nahi die. Hala ere, ez da beharrezkoa, hizkuntza irakaskuntza irakaslea izatea edo horretan esperientzia edukitzea. Lanbide Heziketako irakasleak (bereziki arreta-soziosanitario arlokoak) edo osasuna eta arreta-soziosanitarioko langileak, euskararen erabilerarekin sentsibilizatuak daudenak gonbidatuak daude eta gaian interesa daukaten guztiak oro har.

Irakaslea

  • Petra Elser

    Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria eta dinamizatzailea. Duela hamar urte baino gehiago euskararen irakaskuntza eta erabileran sustapenean egiten du lan, bereziki etorkinekin eta “bazterrean” dauden beste kolektibo batzuekin.

Helburuak

  • Irakasleei eta euskararen erabilera bultzatu nahi dutenei metodologia berri bat ezagutzeko aukera ematea;
  • Lan munduan euskararen erabilerako hiztun berriak aktibatzea;
  • Europako beste herrialde batzuen metodoak ezagutaraztea.

Edukiak

Hizkuntzak helburu jakin baterako irakasteko metodologia berritzaileak ezagutarazten dira parte-hartzaileei. Horretarako COMBI proiektua duen ikuspegi integrala azalduko da – lantoki komunikazio behaketatik, ebaluazioak egiteko bide berrietaraino. Hala ere, gai nagusia hizkuntza berri bat irakasteko elementu metodologiko berritzaileak erakutsi eta landuko dira, parte-hartzaileekin batera, modu praktiko batean.

Metodologia

Lehenengo parte batean, COMBI proiektuaren begirada orokorra emango da eta COMBI osatzen diren nazioarteko jatorrizko ikuspegi metodologikoak eta teorikoak azalduko dira (%30). Bigarren parte batean (%50) parte-hartzaileekin ariketa eta tailer praktikoen bitartez sorkuntza metodologikoa landuko dugu. Azken partean (%20) parte-hartzaileekin ikasitakoa nola erabili eguneroko lanean eta ikasleekin eztabaidatuko dugu.

Nori zuzendua

Hizkuntza irakasleak, Lanbide Heziketako irakasleak (batez ere arreta soziosanitarioa), osasungintza eta arreta sozialeko langileak, hizkuntza ekintzaileak, interesatu oro.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian, izenburuaren azpian agertzen da) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Etiketak

Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.