Udako Ikastaroak :: Psikologia

Familia-terapiaren hastapenak. Behaketa teoriko-praktikoa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 55,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 49,00 €. Bazkideak: 41,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko uztailaren 3a

Giza harremanak ikuspegi sistemikotik aztertuko dira eta sistemen teoria orokorretik abiatuta, sistema mota ezberdinetan sakontzeko aukera egongo da. Giza komunikazioaren teoriak ere aipamen nabarmena izango du eta modu horretan, familia egituretan sakonduko da, beti ere sistemaren izaera ebolutiboa kontuan hartuta.

Psikologiaren ikuspegi sistemikoak azkeneko hamarkadetan garapen nabarmena izan du eta eskola ugari garatu dira. Besteak beste, komunikazionala, estrukturala, estrategikoa eta milanekoa. Zentzu horretan, bakoitzean sakontzeko aukera egongo da.

Praktikotasuna bilatuko da, maila teorikotik haratago doan eskaintza akademikoa, norbera bere kontestuan kokatuz eta aztertuz. Praktika jarduerek alde esanguratsua hartuko dute.

Irakaslea

  • Eneko Mendiluze Plaza

    Psikologian lizentziatua (EHU), familia eta bikote psikoterapeuta (FEATF eta FEAP) eta EVNTFeko irakaslea. PNL masterra, OMIE talde analisian, psikopatologian, arreta komunitarioan eta psikosomatika klinikoan formatua.

Helburuak

  • Ikuspegi sistemikotik familian erlazionatzeko dinamikak ezagutzea norberaren harreman inguruaren ulermenari sarrera ahalbidetuz.
  • Familia-sistemaren bilakaera ebolutiboan sakontzea, haurtzarotik-zahartzarora.
  • Giza komunikazioaren teoria orokorraren baitan testuinguru terapeutikoan kokatzea.
  • Jarduera terapeutiko sistemikoaren eboluzioa aztertzea, lehen-mailako zibernetikatik bigarren-mailako zibernetikara.
  • Giza-sistemetan esku-hartzeko tresna teoriko-praktikoak eskaintzea.
  • Norbanako irakaskuntza sustatzeko bibliografia esanguratsuaren berri ematea.

Edukiak

1. SARRERA. Aniztasun epistemologikoa

 

2. IKUSPEGI SISTEMIKOA FAMILIAN Sistemen Teoria Orokorra

• Ludwig von Bertalanfy

• Sistemen Kontzeptuzko Oinarriak

• Sistema motak eta ezaugarriak

• I. Praktika

• Sistemen dinamika

• Familia sistema gisa

• II. Praktika

 

3. FAMILIA-EGITURA

• Kontzeptuzko Oinarriak

• Dimentsio estrukturalak

• Mugak

• Rolak, arauak eta mitoak

 

4. KOMUNIKAZIOA SISTEMAREN ARDATZEAN

• Komunikazioaren Kontzeptuzko Oinarriak

• Giza Komunikazioaren Teoria Orokorra

• Hizkuntza Lacanen ikuspuntutik

• Komunikazio patologikoa

• Komunikazio paradogikoa

• Komunikazioa sistema terapeutikoan

• Komunikazio paradogikoa eta psikoterapia

• III. Praktika

 

5. FAMILIA SISTEMAK

• Familiaren Bizi Zikloa. Aroak

• Sintomaren ulermena ikuspegi sistemikotik

• Sintoma mantentzen duten harremanak

• Harremanean oinarrituriko hipotesi sistemikoak

• IV. Praktika

 

6. FAMILIAREN IKUSPEGI SISTEMIKOAREN EBOLUZIOA

• Sistema terapeutikoa

• Lehen Mailako Zibernetika

• Bigarren Mailako Zibernetika

• Familia Terapia Estrukturala

• Familia Terapia Estrategikoa

• Milaneko Familia Terapia

 

7. V. PRAKTIKA. KASUA AZTERTU

• Familiaren diagnostikoa

• Hipotesi sistemikoa

• Jarduera terapeutikoa

Metodologia

Teoriko-praktikoa izango da, teorian azalduriko elementuak modu praktikoan aztertuz. Praktika ugari egiteaz gainera, kasuak aztertuko dira, bakarka zein taldeka. Bideoak, irudiak, kasuak eta gorputz mugimenduak erabiliko dira.

Nori zuzendua

Pertsonekin lan egiten duen edonori zuzenduta dago ikastaroa. Besteak beste, esku-hartze sozialean lanean dihardutenei, gizarte langileei, psikologoei, pedagogoei, hezkuntza arloko langileei edota giza sistemetan kokatzen den eta sakondu nahi duen edonorentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

Eibar, familia, psikologia sistemikoa, komunikazioa, terapiak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.