Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Soziologia

Herritik hezten: gizarte eraldaketarako hiru esperientzia Euskal Herrian eta Costa Rican.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko uztailaren 8a

Heziketa herritarra oinarri, hiru prozesu parte-hartzaile garatu dira Euskal Herria eta Costa Rican. Bakoitzean, eta elkarte bakoitzaren interesetatik abiatuz, gizarte eraldaketarako erreminta jasangarri bat sortu da.

  • Hik Hasi hezkuntza elkartearekin, eta hainbat eskolekin elkarlanean berrerabilpenerako txokoa sortu da.
  • Gu Haziak Gara laguntza elkartearekin, eta bertako emakume migranteen parte hartzearekin, Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako espazio publikoen gida osatu da.
  • Eta GuanaRed Costa Ricako mugimendu kulturalen sarearekin truke metodologiak jaso dira.

Hiru esperientziek inklusioa eta kontsumo arduratsua izan dute ardatz eta hauen berri emango da ikastaro honetan. Horrez gain, sare-lanaren garrantziaz hausnartu eta hau elikatu eta sustatzeko tartea egongo da.

Proiektua Emaus Gizarte Fundazioa eta CEP Alforjaren elkarlanarekin eraman da aurrera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin.

Ikastaro hau Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

Helburuak

  • Heziketa herritarraren bitartez garatu diren hiru prozesuak ezagutaraztea.
  • Prozesu hauetan izandako lorpen esanguratsuenen aurkezpena eta hauek errepikatzeko gomendioak eta sortutako material eta metodologiak elkarbanatzea.
  • Sare lanaren inguruko hausnarketa eta honen indartzea, esperientzia bakoitzaren erronka eta beharrizanen identifikaziotik abiatuz.
  • Heziketa herritarraren inguruko hausnarketa gune bat sortzea.

Edukiak

9:00-9:30 - Ongi etorria. Aurkezpena eta kokapena

  • Idurre Zugazagasti Aja (Emaús Gizarte Fundazioa,Hezkuntza Eraldatzaile, Intzidentzia eta Komunikazio taldea )

9:30-11:00 - Hiru esperientzien aurkezpena. Mahai  ingurua.

  • Natalia Serrano Alvarez (GuanaRed, Costa Rica)
  • Paloma Martínez Pérez (Gu Haziak Gara Laguntza Elkartea, Aretxabaleta)
  • Josi Oiarbide Alustiza (Hik Hasi, Euskal Herria)

11:00-11:30 - Atsedenaldia

11:30-14:00 - Sare lana, inklusiorako bide? Taldetan arituko gara.

14:00-14:30 - Itxiera eta ebaluazioa

  • Sheila Padrones Gil (Emaús Gizarte Fundazioa,Hezkuntza Eraldatzaile, Intzidentzia eta Komunikazio taldea )
14:30-... Talde bazkaria

Metodologia

Heziketa herritarra izango du oinarri ikastaroak, bertan aurkeztuko den prozesu osoaren metodologiarekin bat eginez.

Ikastaroak tailer formatua izango du, lehen zatian hiru esperientzia partekatuko dira eta bigarren momentu batean, esperientzia hauetatik abiatuz sare-lanaren inguruko lanketa burutuko da taldeka. Ikastaroan zehar pertsona guztien parte hartzea bermatuko da, hainbat dinamika aurrera eramanez.

Nori zuzendua

• Inklusioa eta gizarte eraldatzailearen alde lan egiten duten eragile eta elkarteei.

• Kultur-aniztasuna, inklusioa, heziketa herritarra, kontsumo arduratsua,… gaietan interesa duen norbanako eta eragileei.

• Unibertsitate eraldatzailearen alde lan egiten duten eragile eta unibertsitatearen partaideei (irakasleak, ikasleak, ikerlariak, gizarte hezkuntzarako komunitatea eta kolektiboak, eragileak).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

Eibar, heziketa herritarra, sare lana, kontsumo arduratsua, inklusioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.