Udako Ikastaroak :: Ekonomia, Informatika

Odoo tailerra: enpresa eta erakunde txikien kudeaketarako tresna.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 42,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 38,00 €. Bazkideak: 31,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko uztailaren 1a

ERP edota Enpresa Baliabideen Plangintza (Enterprise Resource Planning ingelesez) erakundeen kudeaketan laguntzeko software programak dira. ERP hori datuz hornitzen du erakundeak, bere jardunaren inguruko datu guztiak sartuz (igorri eta jasotako fakturak, kontabilitatea, proiektuen inguruko informazioa, bezero eta hornitzaileen informazioa, langileen inguruko informazioa, egutegia eta abar).

Merkatuan dauden soluzio ezagunenak pribatiboak dira, hau da, hornitzailearena da programa (ez da erosten, lizentzia bat alokatzen da) eta iturburu kodera ez dago sarbiderik. Beraz, hornitzaile jakin bati loturik geratzen da erakundea, burujabetza gutxirekin.

Software librean bada soluzio bat pisu handia hartzen ari dena ERPen munduan: Odoo. Lehen OpenERP moduan ezagutzen zen ERP honek 10 urte baino gehiagoko ibilbidea dauka eta erakundeek behar dituzten funtzionalitate guztiak eskaintzen ditu. Euskal Herrian bertan hainbat Odoo hornitzaile daude eta edozein erakundek erraz aldatu ahal izango luke hornitzailez. Erakundea burujabeago litzateke, beraz. Gainera, software libreko programa bat izanik, iturburu kodera sarbidea dago eta edonork instalatu dezake bere kasa.

Ikastaroaren helburua da Odook eskaintzen dituen aukerak gertuagotik ezagutzea.

Edukiak

Hitzaldia: Odooren aplikazioa erakunde txikien kudeaketan, bi esperientzia. Amaia Oleaga (Talaios.coop) eta Leire Udabe (Lakari)

Tailerra: Mikel Lizarralde (Codesyntax)

- Zer da ERP bat eta zergatik behar duzu zure erakundean.- Zer da Odoo.- Odoo eta euskara.- Moduluak:

  • Salmentak eta marketina
  • Hornitzaileak eta erosketak
  • Kontabilitatea eta finantzak
  • Giza baliabideak
  • Proiektuen kudeaketa
  • Denda batentzako ekipamendua
  • Ekoizpena eta materialen kudeaketa
  • Modulu gehiago

- Nola instalatu Odoo zuk zeuk.- Galderak.

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Enpresa txikietako kudeatzaileei eta, orokorrean, gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

Eibar, EPR, OpenERP, erakundeen kudeaketa, softwarea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.