Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Pedagogia

Challenge yourself: zure ikasgaien azalpenak hobetu metodologia desberdinak uztartuz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko uztailaren 1a

Irakasle izan baino lehen denok izan gara ikasle eta sarritan gertatu izan zaigu urteak igaro eta ikasgaietako kontzeptu batzuk ezin izan ditugula barneratu nahiz eta behin eta berriz azaldu dizkiguten.

Arlo askotako adibideak ipini genitzake, ingelesean adibidez aditzak ikasteko orduan, gramatika, matematikako kontzeptuak, problemak.....

Urteetan zehar metodologia berritzaileei buruz ikasi eta hausnartu ondoren, erabilgarriak iruditu zaizkigun alderdiak hartu eta uztartu ditugu, metodologia propio bat sortuz.

Tailer honetan metodologia bakoitzaren ezaugarri nagusiak ezagutuko ditugu. Teoriaren sarrera egingo dugu baina gehien bat hausnarketa eta alde praktikoak bultzatuko ditugu. Tailerrean bakoitzak bere material propioak sortzeko aukera izango du.

Irakasleak

  • Lorea Duñabeitia Dobaran

    Ingeles Filologian Lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Hezkuntzaren munduan murgildu nintzen eta nire proiektu propioa sortu nuen. Proiektu hori aberasteko asmoz, beste kide batekin Lorena Egidazurekin, kooperatiba txiki bat sortu genuen.

    Ikasleei ikas prozesuan laguntzen diegu baliabide desberdinak erakutsiz, hauek barneratu eta bidea bakarrik jarraitu ahal izateko.

  • Lorena Egidazu Ormazabal

    Hezkuntza izan da beti nire proiektua eta horregatik kooperatiba txiki bat sortu nuen. Ikas prozesuan laguntzen diegu baliabide desberdinak erakutsiz, hauek barneratu eta bidea bakarrik jarraitu ahal izateko. Urteekin matematiketan espezializatu garela esan dezakegu, matematikak era manipulatibo eta erronken bidez landuz. Bakarkako saioak nahiz taldekoak egiten ditugu, abstrakziorako bidea landuz, tamalez batzuk berez lortzen ez dutelako. Ikastetxe desberdinetan ere jarduten gara ikastaroak ematen. Matematika manipulatiboak egunerokotasunean txertatuz.

Helburuak

  • Visual Thinking teknikaren teoriari sarrera eman eta praktikatzea
  • Material manipulatiboen garrantzia azpimarratzea : Brunerren teoria.
  • Material manipulatiboak ezagutzea.
  • Ikasleei informazio hutsa trasmititzeko era berriak bilatzea.
  • Hausnarketa bultzatzea: errepikatuz ikastea edo biziz eta errepresentatuz ikastea?
  • Sekuentzia/tailerra/ikasgune baterako ekintzen diseinua prestatu gelan inplementatzeko.

Edukiak

  • Konkretutik abstrakziora bidea.
  • Metodologien gida eta hausnarketa.
  • Visual Thinking teknika zergatik?
  • Zer landu, hura sortu.
  • Helburuen hausnarketa hainbat dinamiken bidez.
  • Material propioen sorrera.

Metodologia

Lehen egunean alde teorikoa ikusteaz gain dinamika desberdinak egingo ditugu norberak bere proiektua bideratu dezan. Bigarren egunean hausnartu ditugun ideia guztiei forma emango diegu norberak bere materiala sortuz.

Nori zuzendua

Irakasleei eta gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2019-07-08

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-12:05

challenge

2019-07-09

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-12:05

challenge

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1968348021

Ebaluaziorako irizpideak:

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

  • % 85eko aprobetxamendua izatea.

Babesleak

Etiketak

Eibar, visual thinking, errepresentazioak, bizipenak, material sorkuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.