Udako Ikastaroak :: Komunikabideak, Komunikazioa
Ikastaroan egungo ekosistema mediatikoan euskarazko eskaintzak parean dituen aukerak zeintzuk diren mahaigaineratuko dira, baita horiek bizi dituzten erronkak aztertu eta aurre egiteko bideak proposatu ere. Inoiz baino euskal hiztun gehiago ditugu gaur egun Euskal Herrian, eta nahi izatera, digitalizazioaren eskutik, mundu zabalera ere zabal daitezke euskarazko komunikazio-produktuak. Joko-zelai honen baitan, zertan ari gara? Zertan ari beharko ginateke?
Ikastaro hau UEUk eta Behategiak elkarlanean antolatu dute.
Ikastaroaren helburu nagusia euskarazko komunikabideen aukeren eta erronken gaineko hausnarketa bideratzea da: paperezko argitalpenak, irratia, telebista, atari digitalak, aplikazioak, sare sozialak... ehunka ate ditugu irekita parez pare, baina zein da ate horiek gurutzatzeko giltza?
Helburu nagusi horri erantzuteko honako helburu zehatzak izango ditu ikastaroak:
UZTAILAK 8, astelehena
9:00-9:30 - Aurkezpena eta Euskal Hedabideen Behategia
Ikastaroaren ongi-etorria, azalpena eta Euskal Hedabideen Behategiaren aurkezpena: http://behategia.eus/
9:30-11:00 - ELKARRIZKETA | Euskarazko komunikazioaren aukerak eta erronkak
Euskarazko komunikazioaren aukerak eta erronkak aipatzeko bien arteko elkarrizketa, bi begirada parez pare eta elkarren osagarri.
11:00-11:30 - Kafe-etena.
11:30-13:00 - AURKEZPENAK | Zertan ari dira euskarazko komunikabideak?
Lau proiekturen aurkezpena, 20 minutu bakoitzak + galderak
13:00-15:00 - Bazkari-etena.
15:00-17:00 - MAHAI-INGURUA | Publiko berriak, euskaldunentzako komunikabideak edo euskalduntzeko komunikabideak?
Moderatzailea: Lander Arretxea Bereziartua. Komunikazioan aditua. @larretxea
Euskarazko komunikazioaren kontsumoa gora doa, baina ez hainbeste hartzaile kopurua. Publiko potentzial handia dugu aurrean, nola hel gaitezke erabiltzaile berri horiengana?
UZTAILAK 9, ASTEARTEA
9:00-11:00 - AURKEZPENAK | Zertan ari dira euskarazko komunikabideak?
Lau proiekturen aurkezpena, 20 minutu bakoitzak + galderak
11:00-11:30 - Kafe-etena
11:30-13:00 - MAHAI-INGURUA | Nola heldu audientzia gehiagorengana Interneten?
Moderatzailea: Xabier Landabidea Urresti. Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua. @txerren
Interneten publiko gehiago eta publiko berriak eskuratzeko aukerak, sarearen aukerak eta erronkak, elkarlan eta zabalpenerako lizentziak, audientzia neurketen afera etab.
13:00-15:00 - Bazkari-etena
15:00-17:00 - AZKEN ARIKETA | Euskarazko komunikazioaren aukerak eta erronkak talde-lana
Ariketaren gidaritza:
Talde-lanketa honen bidez, ikastaroan zehar jasotako guztiaren ondoren, elkarrekin eztabaidatuko ditugu gaurko erronka eta aukeren ardatzak. Dinamizatzaileak ikastaro osoan jasotako gakoak jarriko ditu eztabaidagai eta taldeka landu eta gero ondorioak bildumatu.
Aurkezpenak, talde-dinamika, hitzaldi-solasaldia eta mahai-inguruak baliatuko dira.
Ikastaroa euskal komunikabideen eta haien jardunaren inguruan edota komunikazioaren ikerketan interesa duen edonori zuzentzen zaion arren, bereziki interesgarria izan daiteke euskarazko komunikabideen sektoreko profesional, komunikazioaren eta kazetaritzaren arloko ikertzaile eta herrigintza eta euskalgintzako eragileentzat.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.