Udako Ikastaroak :: Komunikabideak, Komunikazioa

Euskarazko komunikabideen aukerak eta erronkak: proposamen bat lantzeko unea.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko uztailaren 7a

Ikastaroan egungo ekosistema mediatikoan euskarazko eskaintzak parean dituen aukerak zeintzuk diren mahaigaineratuko dira, baita horiek bizi dituzten erronkak aztertu eta aurre egiteko bideak proposatu ere. Inoiz baino euskal hiztun gehiago ditugu gaur egun Euskal Herrian, eta nahi izatera, digitalizazioaren eskutik, mundu zabalera ere zabal daitezke euskarazko komunikazio-produktuak. Joko-zelai honen baitan, zertan ari gara? Zertan ari beharko ginateke?

Ikastaro hau UEUk eta Behategiak elkarlanean antolatu dute.

Helburuak

Ikastaroaren helburu nagusia euskarazko komunikabideen aukeren eta erronken gaineko hausnarketa bideratzea da: paperezko argitalpenak, irratia, telebista, atari digitalak, aplikazioak, sare sozialak... ehunka ate ditugu irekita parez pare, baina zein da ate horiek gurutzatzeko giltza?

Helburu nagusi horri erantzuteko honako helburu zehatzak izango ditu ikastaroak:

  • Euskarazko komunikabideen jarduna erakustea
  • Aukera eta erronkak elkarrekin zirriborratzeko lanketa egitea
  • Ingurune mediatikoan pil-pilean dabiltzan gaiak zertan diren aztertzea

Edukiak

UZTAILAK 8, astelehena

9:00-9:30 - Aurkezpena eta Euskal Hedabideen Behategia

  • Libe Mimenza Castillo. Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea. UEUkidea. @libemimenza

Ikastaroaren ongi-etorria, azalpena eta Euskal Hedabideen Behategiaren aurkezpena: http://behategia.eus/

9:30-11:00 - ELKARRIZKETA | Euskarazko komunikazioaren aukerak eta erronkak

  • Garazi Goia Imaz. Ikus-entzunezkoetan aditua. @GaraziGoia
  • Josu Amezaga Albizu. Soziologian doktorea. UPV/EHUko irakaslea. UEUkidea. @FloresenaBarria

Euskarazko komunikazioaren aukerak eta erronkak aipatzeko bien arteko elkarrizketa, bi begirada parez pare eta elkarren osagarri.

11:00-11:30 - Kafe-etena.

11:30-13:00 - AURKEZPENAK | Zertan ari dira euskarazko komunikabideak?

Lau proiekturen aurkezpena, 20 minutu bakoitzak + galderak

13:00-15:00 - Bazkari-etena.

15:00-17:00 - MAHAI-INGURUA | Publiko berriak, euskaldunentzako komunikabideak edo euskalduntzeko komunikabideak?

Moderatzailea: Lander Arretxea Bereziartua. Komunikazioan aditua. @larretxea

  • Enara Eizagirre Arandia. Aztiker ikerguneko ikertzailea. @Aztiker
  • Garikoitz Goikoetxea Etxeberria. BERRIAko kazetaria eta Siadecoko kolaboratzailea. @ggoikoetxea
  • Aritz Martinez de Luna Urzelai. Aleako zuzendaria. @amartinezdeluna

Euskarazko komunikazioaren kontsumoa gora doa, baina ez hainbeste hartzaile kopurua. Publiko potentzial handia dugu aurrean, nola hel gaitezke erabiltzaile berri horiengana?

 

UZTAILAK 9, ASTEARTEA 

9:00-11:00 - AURKEZPENAK | Zertan ari dira euskarazko komunikabideak?

Lau proiekturen aurkezpena, 20 minutu bakoitzak + galderak

11:00-11:30 - Kafe-etena

11:30-13:00 - MAHAI-INGURUA | Nola heldu audientzia gehiagorengana Interneten?

Moderatzailea: Xabier Landabidea Urresti. Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua. @txerren

  • Josu Azpillaga Labaka. Industria ingeniaria. Internet eta teknologia berrietan aditua. Codesyntax-eko kidea. @jazpillaga
  • Iban Urdapilleta Alkizalete. Tolosaldeko Atariako kudeatzailea. @tolosaldeataria
  • Axier Lopez. Argiako kazetaria. @axierL
  • Bea Narbaiza Amillategi. Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea. UPV/EHUko irakaslea.

Interneten publiko gehiago eta publiko berriak eskuratzeko aukerak, sarearen aukerak eta erronkak, elkarlan eta zabalpenerako lizentziak, audientzia neurketen afera etab.

13:00-15:00 - Bazkari-etena

15:00-17:00 - AZKEN ARIKETA | Euskarazko komunikazioaren aukerak eta erronkak talde-lana

Ariketaren gidaritza:

  • Joxe Rojas Granja. IKT eta komunikazio zuzendaria Tokikomen. @joxe

Talde-lanketa honen bidez, ikastaroan zehar jasotako guztiaren ondoren, elkarrekin eztabaidatuko ditugu gaurko erronka eta aukeren ardatzak. Dinamizatzaileak ikastaro osoan jasotako gakoak jarriko ditu eztabaidagai eta taldeka landu eta gero ondorioak bildumatu.

Metodologia

Aurkezpenak, talde-dinamika, hitzaldi-solasaldia eta mahai-inguruak baliatuko dira.

Nori zuzendua

Ikastaroa euskal komunikabideen eta haien jardunaren inguruan edota komunikazioaren ikerketan interesa duen edonori zuzentzen zaion arren, bereziki interesgarria izan daiteke euskarazko komunikabideen sektoreko profesional, komunikazioaren eta kazetaritzaren arloko ikertzaile eta herrigintza eta euskalgintzako eragileentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

Eibar, behategia, komunikazioa, komunikabideak, kazetaritza, euskara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.