Udako Ikastaroak :: Arkitektura, Eraikuntza

Landare zuntz naturalak eraikuntzan erabiltzeko tailerra.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 27a

Ez gabiltza ondo. Hasiak gaude gure jardunak naturan eragindako desorekak nozitzen. Horretan eraikuntzaren inguruko jarduerek duten inpaktua ez da inolaz ere mespretxagarria; hainbat ikerketek lehengai ez berriztagarrien kontsumoaren %40a eta energia kontsumoaren %40a eraikuntzei lotutako jarduerei egotzi diete.

Hitz egin, bai sobera hitz egiten da gaiaz. Aldaketaren bat nabari bada, ordea, ez da beharrezkoa den eraldaketarik, sustraietatik. Bi eraikuntza material berri eta berriztagarri ezagutuko ditugu, kalamua eta kanabera. Beraien bertuteez jardun eta erabilera posibleak plazaratu. Tailer teoriko-praktiko honen bidez eskuratutako ezagutzek jardun jasangarriago bateranzko aukera berriak eskainiko dizkizu.

Irakasleak

  • Inhar Agirrezabal Saenz de Santamaria

    Arkitektoa. IEB-UDL-IBN Bioeraikuntza Masterra, EKIANeko kide. UEUkidea. UEUko Arkitektura sailburua.

  • Mikel Martinez de Morentin

    Arkitektoa eta bioeraikuntzan masterra (IEBren eskutik); Europako lau herrialde ezberdinetan garatu den Canapalea, kalamuaren erabilera eraikuntzan garatzeko, proiektuko parte hartzailea.

  • Iñigo Mujika

    Arkitektoa eta bioeraikuntzan masterra (IEBren eskutik); Voltes Cooperativa d’Arquitectura-ko kide.

Helburuak

  • Eraikuntzan beste aukera asko badirela ezagutaraztea eta horiek bultzatzea.
  • Kalamuz eraikitzeko teknikatan oinarrizko ezagutzak eskaintzea.
  • Kanaberaz eraikitzeko teknikatan oinarrizko ezagutzak eskaintzea.

Edukiak

UZTAILAK 4, osteguna

9:00-9:30 - Landare zuntz naturalak eraikuntzan.

  • Inhar Agirrezabal.

9:30-11:00 - Kalamu-kare hormigoia

  • Mikel Martinez de Morentin.

11:30-13:30 - Kalamu-kare hormigoiaz eraikitzeko teknikak

  • Inhar Agirrezabal.

15:00-17:00 - Kanaberaren ezaugarriak eta eraikitzeko teknikak

  • Iñigo Mujika.

 

UZTAILAK 5, ostirala

9:00-13:30 - Kanaberarekin eraikitzen, praktika

  • Iñigo Mujika.

15:00-17:00 - Kalamu-kare hormigoiazeraikitzen, praktika

  • Inhar Agirrezabal.

Metodologia

Hasteko, bi landare zuntzei buruzko azalpen teoriko orokorrak eskainiko dira; gero, material horiekin eraikitzeko teknika ezberdinak erakutsiko dira; eta, bukatzeko, lagin batzuk eraikiko dira modu praktikoan.

Nori zuzendua

Eraikuntzaren inguruko jakintza arloetako pertsona guztiei (arkitektura, arkitektura teknikoa, ingeniaria, eraikitzaile..), zuntz naturalekiko interesa duzuenoi (natur zientziak…), eta oro har, ama lurra maite duzuen guztioi zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

Eibar, bioeraikuntza, kalamua, kanabera, eraikuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.