Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza

Bi hizkuntza garun bakarrean: Euskal psikohizkuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 27a

Euskaldun guztiok bi hizkuntza (gutxienez) ikasi eta erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzan. Baina zein eragina dauka elebitasunak hizkuntzaren jabekuntzan eta erabileran edo hizkuntzen patologietan? Nola lortzen dugu uneoro erabili nahi dugun hizkuntza egokia hautatzea, edo hizkuntza batetik bestera nahi dugunean aldatzea? Eraginik ba al du gure hizkuntzaren erabileran geure bi hizkuntzek ezaugarri tipologiko bereizle nabariak izateak euren artean? Berdin prozesatzen al ditugu gure bi hizkuntzak? Ikastaro honetan psikohizkuntzalaritza eta neurohizkuntzalaritza arloetatik elebitasunari buruz lortutako azken aurkikuntza nagusiak erakutsiko dira modu ulergarri batean. Horretarako, elebitasuna ikertzen diharduten punta-puntako euskal ikertzaileek jarraitzeko errazak izango diren ikastaro hezigarriak emango dituzte afasiaz, fonologiaz, hiztegigintzaz, sintaxiaz, semantikaz edota elebiduna izatearen ondorio kognitiboez.

Irakasleak

  • Joana Acha Morcillo

    UPV/EHUko irakasle-ikertzailea, Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapen sailean. Elebidunen irakurketa prozesuen jabekuntza eta erabileran aditua. Psikologian egin zuen doktoretza Universitat de Valencian.

  • Miren Arantzeta Pérez

    Ikertzailea University of Groningenen non Neurozientzia Kognitiboan doktoretza lortu zuen 2017. urtean. Garuneko hizkuntza patologietan aditua.

  • Jon Andoni Duñabeitia

    Nebrija Unibertsitateko ikertzaile nagusia. Eleaniztasunaren oinarri neurobiologiko eta kognitiboetan aditua. Ehundik gora argitalpen zientifiko punta-puntako aldizkarietan.

    @jdunabeitia

  • Kepa Erdozia

    UPV/EHUko ikertzaile, master eta graduko irakasle, eta Lingüística/Linguistics Doktorego programako batzorde akademikoko kidea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV)

    @kepaerdozia

  • Itziar Laka Mugarza

    UPV/EHUko Katedraduna. Sintaxian eta elebitasunean aditua. Gogo Elebiduna taldeko zuzendaria. MIT-n burutu zuen doktoretza 1990. urtean. University of Rochestereko irakaslea izan zen, eta irakasle gonbidatua Viena, Utrecht, Napoles eta Rio de Janeiroko unibertsitateetan. Jakiundeko kidea da.

    @itziarlaka

  • David Lindemann

    Universität Hildesheimeko IwSit institutuan ikertzailea eta EHUko irakasle-ikertzailea. Giza-Zientzia Digitaletan eta Lexikografia konputazionalean aditua. Euskal Filologian doktore Miren Azkaretern zuzendaritzapean egindako tesiari esker.

  • Gillen Martinez de la Hidalga

    UPV/EHUko ikertzailea. Doktorego tesia burutzen dihardu euskara-gaztelania elebidunen hizkuntza prozesamenduaren inguruan, argumentu egitura eta kasu sistemari arreta berezia jarriz.

  • Luis Pastor Santamaria

    UPV/EHUko irakasle-ikertzailea. Korpusen erabilera eta ustiaketan aditua. Tesia burutzen ari da Itziar Lakaren zuzendaritzapean.

    @aloxieusko

  • Marie Pourquié Bidegain

    Baionako IKER-UMR5478ko ikertzailea. Hizkuntza patologiak dituzten gaixoen prozesamenduan eta hauen ebaluaketan aditua. Doktorego tesia Université Toulouse Le Mirail-en burutu zuen.

  • Mikel Santesteban Insausti

    Ramón y Cajal ikertzailea EHUn. Elebitasunean eta hizkuntza hautaketa prozesuetan aditua. Zientzia Kognitiboak eta Hizkuntzan doktorea (Universitat de Barcelona). Jakiundeko kide urgazle gaztea da.

    @porrupi

  • Adam Zawiszewski

    UPV/EHUko irakasle-ikertzailea. Elebidunen perpaus prozesamenduan eta neuroirudien teknikan aditua.

Helburuak

  • Elebitasunaren ikerketan azken urteotan egindako aurrerapenak erakustea.
  • Bi hizkuntza erabiltzean gertatzen diren aldaketa neurofisiologikoen berri ematea.
  • Elebitasunak hizkuntzen jabekuntzan, erabileran eta patologietan dituen eraginen berri ematea.
  • Giza-zientzia digitalek hizkuntzaren ikerketarako eskaintzen dituzten abantailak eztabaidatzea.

Edukiak

 

9:00-9:05 - Ongietorria.

  • Kepa Erdozia. EHUko ikertzailea. @kepaerdozia

9:05-10:00 - Elebitasunaren neurokognizioa: Ikuspegi orokorra.

  • Itziar Laka. EHUko katedraduna @itziarlaka

10:00-11:00 - Irakurmenaren garapena eta elebitasuna: Aurkikuntzak eta hezkuntzarako jarraibideak.

  • Joana Acha. EHUko ikertzaile-irakaslea

11:00- 11:30 - Atsedena.

11:30-12:20 - Emozioak eta bigarren hizkuntzen jabekuntza: Olioa eta ura?

  • Jon Andoni Duñabeitia. Nebrija unibertsitateko ikertzaile-irakaslea. @jdunabeitia

12:20-13:10 - Lexikoa eta flexioaren azterketa translinguistikoa hizkuntza arazoak dituzten haur eta heldu eleanizdunengan.

  • Marie Pourquie. IKER-UMR5478ko ikertzailea

13:10-14:00 - Afasiaren diagnostikoa eta terapia pertsona elebidunetan: Eraginkortasuna eztabaidan.

Miren Arantzeta. Groningeneko Unibertsitateko ikertzailea

 

UZTAILAK 5, ostirala

9:00-10:00 - Bi hizkuntza garun bakarrean: Cómo controlamos zein hizkuntzatan hitz egin nahi dugun?

  • Mikel Santesteban. EHUko Ramón y Cajal ikertzailea. @porrupi

10:00-11:00 - Bigarren hizkuntza prozesatzen: Zerk eragiten dio?

  • Adam Zawiszewski. EHUko ikertzaile-irakaslea

11:00- 11:30 - Atsedena.

11:30-12:20 - Garunaren elektrofisiologia eta euskara.

  • Gillen Martinez de la Hidalga. EHUko ikertzailea

12:20-13:10 - Itzulpen-baliokidetasuna hiru dimentsiotan: Kognizioa, itzulpengintza eta hiztegigintza.

  • David Lindenmann. EHUko ikertzaile-irakaslea.

13:10-14:00 - Corpusak: Datuen altxor ezkutua.

  • Luis Pastor. EHUko ikertzaile-irakaslea. @aloxieusko

Metodologia

Punta-puntako ikertzaileek 40-45 minutuko hitzaldiak emango dituzte eta ondoren 5-10 minutuko eztabaidak egongo dira ikasleekin, hizlariak berak bideratuta.

Nori zuzendua

Hizkuntza ikertzaileei.

Hizkuntza arloko profesionalei.

Hizkuntza irakasleei.

Hizkuntzen erabileran, prozesamenduan eta elebitasunean interesa duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1968348020

Ebaluaziorako irizpideak:

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

  • % 85eko aprobetxamendua izatea.

Babesleak

Etiketak

Eibar, psikohizkuntzalaritza, elebitasuna, hizkuntzalaritza esperimentala, neurohizkuntzalaritza, giza zientzia digitalak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.