Udako Ikastaroak :: Psikologia, Sexologia

Gorputza, harremanak, sexualitatea: barne-barnetegia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 28.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 23a

Hipersexualizaturiko mundu batetan bizi (omen) gara, non kanonak, arauak, jarrerak, jokaerak, inposatzen zaizkigun, sarritan gu ohartu gabe. Bada garaia bizitoki dugun gorputz hau berreskuratu dezagun, geure buruaren irudi propioa eraiki. Irauli dezagun gorputzen arteko komunikazioa, modu osasuntsuago batetan harremantzeko, ulertuz (eta onartuz!) zer den elkarrengan bilatzen duguna. Sexualitateen aniztasunaz ikasi nahi baduzu, zeure gorputzean etxean sentitu, eta elkarrekin harremantzea beste modu batera ulertu, hau duzu zure bilgunea! Lau egun (eta hiru gau) pasako ditugu elkarrekin hausnartzen, ikasten eta olgetan: Ongietorri, barne-barnetegira.

Ikastaroaren ordutegia:

  • uztailak 4, 5 eta 6an: 9:00-17:00 eta 21:00-23:00
  • uztailak 7an: 9:00-13:00
IRAKASLEAK:
  • Elizabeth Olaskoaga. Hirusta Kolektiboko kidea da. Pedagogia ikasketak egin ondoren sexologiaren munduan sartu zen aholkularitzan eta irakaskuntzan. Nerabeekin, gurasoekin, emakume taldeekin, UEUn, … hainbat urte egin du lan
  • Iñaki Dorronsoro UEUko sexologia sailburua da 2018tik. Ikastaro eta tailerren antolakuntzan ibili da UEUn eta hainbat txokotan.
Ikastaroa Arizkungo Berro Zuri Baserrian emango da.

Helburuak

  • Gure gorputza ezagutzea, ulertzea, onartzea, maitatzea.
  • Harremanak iraultzea, elkarrekin.
  • Izaeren aniztasuna balioan jartzea.

Edukiak

  • Gure gorputza: nolakoa da? Gure bizitokia sentitu eta berreskuratu.
  • Erotika: eszitazioa eta fantasiak landu; nola eta zertarako pornografia?
  • Identitateak, orientazioak… aniztasuna nagusi!
  • Sexualitatea bizitzan zehar; egungo tabua: hilerokoa.
  • Sanoki harremandu: ligatzea, harremanak eta maitasun erromantikoa.

Metodologia

Gertukotasuna bilatuz, ikastaroa giro goxo eta intimoan egingo da, denok lasai parte hartu, ikasi eta ondo pasa ahal izateko. Teoria eta praktika tartekatuko dira, ikasleen parte hartzea errazteko eta ikastaroa dibertigarriago egiteko. Multimedia baliabideak ere erabiliko dira atal batzuk jorratzeko, ondoren guztien artean lanketa bat eginez.

Nori zuzendua

Lotsak gaiditzeko prest dagoenarentzat, gorputzarekin harremanak birplanteatu nahi dituenarentzat, ikasi bakarrik egin nahi duenarentzat, ondo pasa nahi duen edonorentzat… guztientzat dago barnetegiko atea zabalik!

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
BARNETEGIA

Arizkungo Berro Zuri Baserrian emango da ikastaro osoa. Argibideak taldea osatu ostean emango dira.

Oharrak

Barnetegia, hau da Baserrian ostatu hartuta egotea, ezinbestekoa da ikastaroan parte hartzeko.

Baserrira iristeko argibideak, taldea osatu ostean bidaliko dira. Norberak eraman beharrekoak: lo-zakua, arropa erosoa eta norbere higienerako gauzak. Otorduak antolatzaileekin adostuko dira Baserrian bertan.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Etiketak

Eibar, sexualitatea, barnetegia, gorputza, harremanak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.